Dokumentuaren akzioak
Dakumene eta Itziar Madariaga La Fundicion aretoan
"Sustraiak": Hitzak sobran daudenean, gorputza -zeinua- besterik ez zaigu geratzen. Familia bat eszenaratzen dugu. Familia arrunt bat, beste edozein bezalakoa. Aita, ama eta alaba dira, euren bulkaden bidez elkarlotuak. Leku honetan, beldurraz hitz egin nahi nuen. Botereaz hitz egin nahi nuen. Nagusikeriaz. Beldurraren bitartez meneratzeaz. Eta hori guztia atez barru aurkitu nuen, etxean. Neure familian. Botereari lotutako familia. Nagusikeriari, beldurrari, estatuari lotua. Gurasoak diktadore; eta seme-alabak?
Ideia, Zuzendaritza: Gustavo Gorosito
Koreografia: Gustavo Gorosito eta interpretatzaileak.
Interpretatzaileak: Gustavo Gorosito, Victoria Mújica, Luna Mújica
Jatorrizko musika: Dakumene
Argiztapena: Dakumene
Eszenografia: Dakumene
Argazkia: Dakumene
Jantziak: Dakumene
Beste laguntzaile batzuk: Olaf Kheler
"Flawomenco":
1 Proposamena: Harizko ehun zuri eta porotsu bat hartu eta tolestu, plegu-laurdenetan tolesten den paperezko orri bat bezala. Jarraian zirkulu gorri bat marraztu erdian, Eguzki atera berria bailitzan. Itxaron harik eta pinturak geruza guztiak blaitu arte. Orduan, arnasa sakon hartu eta ehuna nahierara zabaldu, hautazko erritmoaren eta kadentziaren arabera. Ondo ibili!
Iraupena: 25´
Ideia, zuzendaritza: Itziar Madariaga
Interpretatzaile: Itziar Madariaga
Jatorrizko musika: Itziar Madariaga
Argiztapena: Marc Cano
Eszenografia: Itziar Madariaga
Argazkia: Roxana de la Fuente
Jantziak: Itziar Madariaga, Nélida Ranedo
Beste laguntzaile batzuk: Izaskun Santamaría, Espe López, Gabo Punzo, Olatz
de Andrés.
Eskerrik asko: Margari, Javier eta nire bizitzan kide dudan pertsona bakoitzari.
Urtarrilaren 22 – 23 , 20:00etan. La Fundicion aretoan (Bilbo)
DAKUMENE “Sustraiak”
ITZIAR MADARIAGA “Flowomenco”
Dokumentuaren akzioak