Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzari Gazteen Bilbo Hiria 5. Leihaketa

Dokumentuaren akzioak

Dantzari Gazteen Bilbo Hiria 5. Leihaketa

2010/12/10 10:30

Lehiaketa honen antolaketaren helburuak disziplina artisko honen irakaskuntzari babesa eskaintzea, dantzari-gai berriak aurkitzea, dantzarekiko maitasuna sustatzea, eta dantza eskolen artean komunikazio sare bat hedatzea dira.

Lehiaketa dantza klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainar dantzako 13 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat irekia da. Madril, Valentzia, Pontevedra, Burgos, Huesca, Iruñea eta Bizkaitik etorritako hemezortzi dantzari gazte lehiatuko dira.

Epai-mahaiak hiru sari eskainiko ditu: lehen sarituak 1000 euro eta ekainean egingo den "Euskaldunak eta dantza" jaialdian parte hartzeko eskubidea irabaziko ditu; Bigarren sarituak 600 euro jasoko ditu eta hirugarrenak 300 euro. Horrez gain, epai-mahaiak emanaldiren bat aipamen bereziarekin errekonozitzeko aukera izango du.


Datuak

  • Programa: Dantzari Gazteen Bilbo Hiria 5. Leihaketa
  • Antolatzailea: Asociacion Bilbao Ballet Elkartea (ABBE).
  • Estiloak: Klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainiar dantza.
  • Sariak: 1000 euro eta "Euskaldunak eta dantza" jaialdian parte hartzea; 600 euro eta 300 euro.
  • Tokia eta data: Euskalduna Jauregia (Bilbo), A-1 aretoa, abenduak 11, 19:30etan.
  • Sarrerak: 25 euro (helduek) eta 15 euro (16 urtetik beherekoek).
  • Epaimahaia: Lola Greco (dantzaria, koreografoa, Espainiako Dantza Saria 2009), Adriana Pous-Ojeda (Danzaz konpainiaren zuzendari artistikoa), Perfecto Uriel (Logroñoko Dantzaren Etxeko zuzendaria), Jon Ugarriza (dantzaria eta koreografoa), eta Iratxe de ARntzibia (Unescoko dantzaren nazioarteko kontseiluko kidea, kazetaria eta dantza kritikaria).


Dantzari Gazteen Bilbo Hiria 5. Leihaketa

Aurreko urteetako sarituak
Bilbo Hiria I. Saria, Arriaga antzokia, 2006-azaroak-12

  • Lehen saria: Sara Etxebarri, (Escuela Flamenca de Las Arenas-Amparo Olmeda).
  • Bigarren saria: Haizea Paris, (Estudio de Danza “Nuria y Raquel”, Laudio).
  • Hirugarren Saria: Efigenia Cervera, (Estudio de Danza “Ana Mª Aurrecoechea”, Bilbo).

 
Bilbo Hiria II. Saria, Arriaga antzokia, 2007-abenduak-09

  • Lehen saria: Aiara Iturrioz, (Vitoria-Gasteizko Udal konserbatorioa, “José Uruñuela”).
  • Bigarren saria: Angel Juarez, (Murtziako Dantza Udal Konserbatorioa).
  • Hirugarren saria: Amaia González, (Vitoria-Gasteizko Udal konserbatorioa, “José Uruñuela”).


Bilbo Hiria III. Saria, Arriaga antzokia, 2008-azaroak-16

  • Lehen saria: Yasmina Sancayo (Madrileko 'Carmen Amaya' dantza kontserbatorio profesionala).
  • Bigarren saria: Aaron Sanz (Madrileko 'Carmen Amaya' dantza kontserbatorio profesionala).
  • Hirugarren saria: Elena Suarez (Madrileko, Carmina Ocañaren Eskola).

 

Bilbo Hiria IV. Saria, Arriaga antzokia, 2009-abenduak-19

  • Lehen saria: Mar Hernández (Murziako dantza kontserbatorio profesionala).
  • Bigarren saria: Carolina Bouyich (Madrileko 'Carmen Amaya' dantza kontserbatorio profesionala).
  • Hrugarren saria: Marta Navarrete (Madrileko 'Carmen Amaya' dantza kontserbatorio profesionala).

Epai-mahaiaren aipamen berezia: Jon Amantegui eta Maider González (Durangoko L’Atelier eskola)

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.