Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Webgunea berritu du Txistulari Elkarteak
Euskal Herriko Txistularien Elkarteak bere webgunea berritu du. Agendako ekitaldiak eta albiste berriak hobeto ikusteko aukera eskaintzen du diseinu berriak.
Tio Javier, ttunttunero ijitoa
Tio Javier, edo Javier Echeverria, 1830eko hamarkadatik 1908ra, 70 urte baino gehiagoz, San Ferminetako erraldoien konpartsari ttunttunaren musika jartzen ibili zen. 97 urte zituen erretiroa hartu zuenean.
Zumarragako jaiak 2004, dantza emanaldiak
Aurtengo Zumarragako Santa Isabel jaien baitan izango diren dantza emanaldien berri zehatza eman nahiko genizueke:
Zumarragako ezpata-dantza 2004
Santa Isabel egunez, urte luzetako ohiturari jarraiki, Irrintzi dantza taldeko kideek Zumarragako ezpata-dantza eskainiko dute.
Dantza eta herri oboeak
Herri Oboeak I. Nazioarteko Jaialdia antolatu dute Bilbon Gaztedi Dantzari Taldeak, Mairuek Erraldoien konpartsa eta Bilboko Gaiteroek, Bilboko udalaren laguntzarekin datorren uztailaren 17 eta 18an.
Errenteria Dantzan
Errenteria Dantzan jaialdia ospatuko ekainaren 18tik 27ra Ereintza Dantza Taldeak antolatuta. Hona ekintzak eta egitaraua:
Jalgi Hadi dantzara Berrizen
Berrizko Iremiñe dantza taldearen 35. urteurrena dela eta Berrizen egingo da "Jalgi Hadi dantzara" Euskal Erromeria Nazionala EDBren laguntzarekin.
Korpus dantzak asteburuan
Ekainaren 10ean izan zen Korpus eguna, eta beraz, asteburuan izango dira han eta hemen Korpus inguruko ospakizunak. Euskal Herrian ezagunenetakoa Oñatikoa noski, eta dantzarientzat zita erakargarria.
Iztuetaren 1824ko liburua online
Juan Inazio Iztuetaren Gipuzkoako dantza gogoagarrien kondaira edo historia liburua, 1824koa, osorik digitalizatuta irakurri daiteke Interneten.
Euskal dantzak morris dantzari baten begietan
Euskal Herrian dantzan izan den Morris talde bateko dantzari batek bere esperientziaren berri eman du Morrisen eztabaida talde batean. Getxoko Itxas Argia taldeak gonbidatuta etorri ziren eta badirudi Abadiñon egindako Dantzari Eguna ikusteko aukera izan zutela.
Dokumentuaren akzioak