Dokumentuaren akzioak
Dantza Donibane Lohizuneko Euskal Kulturaren Astean
Otsailaren 12tik 19ra ospatuko da dantza ardatz izango duen Euskal Kulturare Astea. EKEren webgunean bertan irakurri ahal izan dugu egitaraua:
Otsailak 12, larunbata
Dantza ikuskizuna: Azpitik gainera, gainetik behera, Claude Iruretagoienaren dantza eta kantu ikusgarria, 40 parte-hartzailerekin. Sei agerralditan, bidaia bat denboran zehar jantzien bidez.
Donibane-Lohizuneko Ravel entzutegian, 16.30etan.
Otsailaren 14tik 19ra
Erakusketa: Irulea - La fileuse
Euskal Herriko jantziei buruzko erakusketa. 20 modelo, argazkiak eta azalpenak. Ramon Garciaren bildumak, Errenteriako Iraultza taldea.
Donibane-Lohizuneko Ravel entzutegian, 14.30tik 18.30tara.
Otsailak 15, asteazkena
Hitzaldia: Thierry Truffaut
Le beau et le laid dans la tradition carnavalesque au Pays Basque
Donibane-Lohizuneko Ravel entzutegian, 18.00etan.
Otsailak 18, larunbata
Dantza ikuskizuna: Bidean zehar
Dantza kantatuak, Anaiki gizon koruarekin, Anaigazteak dantza konpainiarekin eta Pikatxu dantza taldearekin.
- Zuzendaritza artistikoa: Jean-Marie Guezala - Christian Larralde.
- Musika zuzendaritza: Patrick Larralde.
- Aholkulari artistikoa: Juan-Antonio Urbeltz.
Donibane-Lohizuneko Jai-Alain, 20.30etan.
Dokumentuaren akzioak