Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Irungo XII. Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketa

Patxi Pagola 2002/11/11 17:09

Azken orduko bi bajen ondorioz hamar lagunek parte hartu zuten larunbata arratsaldean Irungo XII Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketan. Txapela Donostiara Aiert Beobidek eskuratu zuen txapela bigarren urtez jarraian.

Gehiago irakurri

Marixe-ren emanaldi berriak

Oier Araolaza 2002/10/31 20:55 1

Kresala dantza taldeak Marixe ikuskizunaren emanaldiak eskainiko ditu datozen asteotan. Azaroaren 9an Beasaingo Usurbe antzokian (17.00) eskainiko da eta abenduaren 28an Egiako Kultur Etxean.

Gehiago irakurri 1

1937, Gogoaren bidezidorretatik

Jon Maia 2002/10/31 18:48

Azaroaren 16ean estreinatuko da 1937, Gogoaren bidezidorretatik izeneko ikuskizuna. Kukai taldeak eta Tanttaka Teatroak elkarrekin antolatutako saioa da, Juan Mari Beltranen musika oinarri hartuta.

Gehiago irakurri

Aup!! Kriskitin-en ikuskizun berria

Oier Araolaza 2002/10/30 17:41

Durangoko Kriskitin dantza taldeak Aup!! izeneko ikuskizun berria estreinatu dut urriaren 26an. San Agustin Kultur-gunean egin zen lehen emanaldian lepo bete zen antzokia eta Euskal Herriko hainbat dantza eskaini zituzten durangaldeko dantzariek.

Gehiago irakurri

Euskal Aste arrakastatsua Rosarion

Oier Araolaza 2002/10/30 17:33

Argentinako krisi ekonomikoak ez du euskal-argentinarren ilusioa zapuztea lortu eta Rosarioko Euskal Astea arrakastatsua eta hunkigarria gertatu da.

Gehiago irakurri

Otsagi, Urdiñarbe eta Udaberriko dantzariak Tolosan

Gipuzkoako EDB 2002/10/30 17:09

Otsagi, Urdiñarbe eta Tolosako Udaberri dantza taldeak dantza emanaldia eskainiko dute datorren azaroaren 16an Tolosako Babarrun Astean.

Gehiago irakurri

Gaur hasiko da Rosarioko Euskal Astea

Oier Araolaza 2002/10/25 22:19

Gaur hasiko da Rosarion Argentinako milaka euskaldun bilduko dituen euskal astea. Bihar, urriak 26, larunbata, Rosarioko Fundacion Astengo antzokian euskal dantzen erakustaldi handia egingo da Argentinako 20 dantza talde baino gehiagoren eskutik. Hona egitarua:

Gehiago irakurri

Doinu eta Dantza 9. zenbakia

Pedro Elosegi 2002/10/24 18:15

Hemen dago Gasteizko Folklore Eskola-ren Doinu eta Dantza boletinaren 9. zenbakia, 2002ko urriari dagokiona.

Gehiago irakurri

Euskal dantza saio handia Argentinan

Oier Araolaza 2002/10/22 22:42

Argentinako Euskal Aste Nazionala edo “Semana Nacional Vasca Argentina” ospatuko da Rosarion aste honetan bertan. “Elkartasuna da gero” lemapean Argentinako hainbat tokitan bizi diren euskaldunen milaka ondorengo bilduko dira Rosarion. Tartean hogei dantza talde baino gehiago elkartuko dira Rosarion eta hainbat emanaldi iragarri dituzte hiru egun hauetarako.

Gehiago irakurri

Sarrerak agortuta Zamalzain ikusteko

Oier Araolaza 2002/10/22 19:33

Larunbatean Maulen aurkeztuko den "Zamalzain" ikuskizunerako sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko Euskaldunon Egunkarian argitaratu denaren arabera. Pier Paul Berzaitzek idatzitako komedia musikala urriak 26, larunbat arratsaldean, aurkeztuko da Mauleko Jai Alai-ean, eta igandean izango du bigarren emanaldia.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak