Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Urrijena Iurretan

Dokumentuaren akzioak

Urrijena Iurretan

2004/10/06 20:44

Aurten, 16 dantza talde plazaratuko dira. 60 urtetik gorakoa hiru talde izango dira tartean eta dantzari nagusienak Felix Arruti "Errotarik" 72 urte ditu. Dantzari talde guztiak plazaratu eta dantzari-dantza egingo dute, ondoren Erregelak. Ospakizunerako liburu bat argitaratu dute Iurretako Dantzariak 1891-2004.

Gogoan dut 1994ko urrijenak arrasto sakona utzi zidala. Dantzari taldeak plazaratu ahala harrigarria gertatzen zitzaidan denak herri berekoak izatea. Bazterrera begiratzen nuen ea dantzari ez zen batere gizonik geratzen ote zen Iurretan. Erregelak ere ederrak izan ziren. Adineko bi gizonek egin zituzten. Artazia ostikoaren eta ostiko gabe egin eztabaidan ibiliak ginen gure taldean, eta atentzioa deitu zidan erregelak dantza egin zituzten bi gizonen arteko desberdintasuna. 50 urtetik gorakoa zen bat eta 60tik gorakoa zela zirudien besteak. Zuzen altxatzen zuen hanka batek eta ostikoarekin besteak. Grabilleta edo gurpilarekin ere diferente. Aurrekaldean eta ederra batek, ezkutuan eta txikia besteak...

El Correon atera da Urrijenari buruzko artikulua

Dokumentuaren akzioak

Anonymous User
2008/02/15 17:50

oso ondo iruditzen zait urrijenari emoten zaion garratzia eta ados nago holako jaiak ospatu behar direla esateko baina ez nago bat ere ados artikuluetan idazten denarekin, iurretako dantzariak ez dira mutilak bakkarrik neska asko ere badaude eta iurretako dantzariak esaten denean neskak alde batera isten dira,nire usten neskek errespetu pixkatxo bat eduki behar dute eta ez alde batera utsi horrez gain neskek askoz garrantsi gehiago eduki behar dute dantzari moduan, honekin ez dut esan nahi matxista batzuk zarienik baina zuen konportamentua ikusita... bueno espero dot gauzak laister aldatzea eta nere iritsia txartsat ez artzea. urrengo urrijenararte!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.