Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Inpernuko poza trikitixaren II. jardunaldiak

Dokumentuaren akzioak

Inpernuko poza trikitixaren II. jardunaldiak

2004/09/23 20:01

INPERNUKO POZA. Trikitixaren II. Jardunaldiak

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean
Irailak 27-30
ORDUA: 19.00etan

Aurkezpena

Udazkeneko ekitaldien haritik eta “DEBEKUAK” izenburupean, trikitixaren nondik norakoak eta etorkizuna mintzagai dituzten jardunaldiak antolatu ditu Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, bigarren urtez jarraian.

Jardunaldi hauek berezkoa duten izateari eutsiz, eztabaidarako guneak ekarri nahi ditu Elkarteak topaketa hauetara. Asmo honi erantzuteko, hiru mahai-inguru antolatu dira:

o Batetik, XX. mendean zegoen dantzarako giroa aztertzeari egingo zaio leku. Izan ere, zenbait herritan debekatuta zegoen elkarren arrimuan dantza egitea, eta orduko gizarteari begirada bat eman nahi zaio.

o Bestetik, trikitixa eta musika eskolatuaren arteko lehiaz ere mintzatu nahi da. Horrek lehengo eta oraingo irakaskuntzari buruzko gogoeta eragingo du bidenabar.

o Hirugarren mahai-inguruaren baitan, trikitixaren egungo egoera aztertu nahi da, bi ikuspuntu hauek aintzat hartuta: egungo nazionalismoa eta globalizazioa.

Azkenik, hitzari doinuak dakarkion aberastasunaz jabetuta, trikitilarien parte-hartzea ere nabarmenduko da, eta gerraostean helduta dantza egiteko erabilitako erritmoak joko dituzte. Gainera, garai hartako giroa ondo baino hobeto ezagutzen duten trikitilarien esku egongo da doinu hauen berri ematea.

Bidez bide eta urratsez urrats aurrera eginez, jardunaldi hauek trikitixari buruzko gogoeta eta kezkak lau haizetara hedatzen lagunduko dutelakoan gaude.


EGITARAUA:

•Irailak 27, astelehena
BOTERE DANTZA
Moderatzailea : Amagoia Iban
Mahai kideak: Xabier Amuriza eta Txomin Garmendia

•Irailak 28, asteartea
IRAKASKUNTZA ALDAKUNTZA
Moderatzailea : Joxe Inazio Ansorena
Mahai kideak: Joxan Goikoetxea eta Sabin Bikandi

•Irailak 29, asteazkena
ABERTZALETASUNA ETA TRIKITIA
Moderatzailea : Xabier Mendiguren
Mahai kideak: Josu Zabala eta Joseba Tapia

•Irailak 30, osteguna
DANTZA DEBEKATUAK ZUZENEAN
Aurkezlea : Joseba Tapia
Trikitilariak: Laja, Luis Astiasaran, Joxe Mari Esteibar

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.