Manilan izango da Aukeran

2004/09/23

Emanaldia urriaren 9an izango da, Manilako Cultural Center-ean. Auditorium honek 1.800 ikuslentzat tokia du eta bertan eskainiko du Aukeran konpainiak bere azken lana.

Ahaztu flamenkoa aldaketarako dio The Manila Times egunkariak. Manilako Instituto Cervantes-eko zuzendari Javier Galván-en hitzak biltzen ditu, eta aurten estereotipoak hautsi nahi izan dituztela dio.