Urrijena Iurretan
Aurten, 16 dantza talde plazaratuko dira. 60 urtetik gorakoa hiru talde izango dira tartean eta dantzari nagusienak Felix Arruti "Errotarik" 72 urte ditu. Dantzari talde guztiak plazaratu eta dantzari-dantza egingo dute, ondoren Erregelak. Ospakizunerako liburu bat argitaratu dute Iurretako Dantzariak 1891-2004.
Gogoan dut 1994ko urrijenak arrasto sakona utzi zidala. Dantzari taldeak plazaratu ahala harrigarria gertatzen zitzaidan denak herri berekoak izatea. Bazterrera begiratzen nuen ea dantzari ez zen batere gizonik geratzen ote zen Iurretan. Erregelak ere ederrak izan ziren. Adineko bi gizonek egin zituzten. Artazia ostikoaren eta ostiko gabe egin eztabaidan ibiliak ginen gure taldean, eta atentzioa deitu zidan erregelak dantza egin zituzten bi gizonen arteko desberdintasuna. 50 urtetik gorakoa zen bat eta 60tik gorakoa zela zirudien besteak. Zuzen altxatzen zuen hanka batek eta ostikoarekin besteak. Grabilleta edo gurpilarekin ere diferente. Aurrekaldean eta ederra batek, ezkutuan eta txikia besteak...
El Correon atera da Urrijenari buruzko artikulua
Oier Araolaza