Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Bilbao dantzan, erromeriak bilboko txoko guztietan
Prest dago Bilbao dantzan 2007 erromeria egitaraua. Erromeriak Bilboko txoko guztietara eramango ditu egitarau zabal honek. Guztira 2007 urtean 43 ekitaldi antolatuko dituzte egitasmo honetan parte hartzen duten zazpi taldeen artean.

Inauteriak 2007, hasi dira esnatzen mozorroak
Hartza lo dago bere zuloan oraindik, baina laster aterako dira kaleetara 2007ko inauterietako lehen mozorroak. Asteburu honetan abiatuko dira lehen inauteriak Euskal Herriko zenbait herritan, baina mozorro festa herri gehienetara iristeko hilabete falta da oraindik. Hona hemen 2007ko inauterien zenbait data interesgarri.

Dantzanet, Bizkaiko dantzarien biltzarraren webgunea
Sarean dago Bizkaiko dantzarien biltzarrak prestatu duen webgunea: dantzanet. Albisteak, Bizkaiko dantza tradizionalen inguruko informazioa, dantza tradizionalen egutegi bat, Bizkaiko dantzari egunari buruzko informazioa eta argitalpenen fitxak aurki daitezke bertan.

Maulek emango ditu 2007ko maskaradak
Hiriburuko gazteek antolatu dituzte 2007ko maskaradak Zuberoan. Dagoeneko emanaldien datak zehaztu dituzte. Hona hemen egutegia.

2006, urtebete dantzan
Urtarrilaren 4an ospatu zen emanaldiarekin hasi zen 2006. urtea dantzari dagokionean. Thalia dantza eskolaren 25. urteurrena ospatzeko jaialdia antolatu zen.

Portugaleteko Elai Alai Kulturgunearen ikastaro berriak
Portugaleteko Elai-Alai kulturgunearen honako helburu hauek ditu: Pertsonak prestatu eta janztea, eta tradiziotik datozkigun kultur ezaugarriak garatu eta hedatzea, eta hartara, gure kultura sustatu eta iraunaraztea. Dantzariak, musikariak, artisauak, etb. prestatzean, gure sustraietatik abiatuz egiten dugu lana. Horregaitik, egingo ditugun hurrengo ikastaroak aurkeztu nahi dizkizuegu.

Ehun eta berrogeita hamar soka
Blanca Arrietak sortutako dantza konpainia da "Ciento cincuenta cuerdas" izenekoa. Rest ikuskizun berria prestatzen ari da Blanca Arrieta, Sascha Engel musikari alemanarriarekin elkarlanean burutzen ari den proiektua. 2007an "Efecto mariposa" eta "Zero" lanak han eta hemen aurkeztuko ditu.

Nobedadeak eta zaharkinak Durangoko azokan
Urtean zehar nahiko urri izaten dira dantzaren inguruko argitalpenak, eta gainontzeko alorretan bezala Durangoko azokara begira plazaratzen dira asko. Horrekin batera normalean dendetan aurkitzen ez diren zenbait liburu eta diska zahar aurkitzeko toki aproposa izaten da Durangoko azoka. Hona aurten Durangon erosi ahal izan diren dantzaren inguruko argitalpenetako batzuk.

Verdiniren emanaldia minusbaliotasunaren egunean
Datorren abenduaren 3an ospatuko da minusbaliotasun bat duten pertsonen nazioarteko eguna. Euskal Herriko Unibertsitateak hitzaldi bat eta Verdini Dantza Taldearen emanaldia antolatu ditu egun horretarako. Isabel Verdini koreografoak minusbaliotasun bat dutenekin 14 urtetan dantzaren bidez egindako lanaren inguruko hitzaldia eskainiko du. Ondoren, Verdini Dantza Taldeak "Ilunpetik" ikuskizuna eskainiko du.

Morris dantzen bideoteka izugarri bat online
Anthony G. Barrand Boston-eko Unibertsitateko ikertzaileak, azken 30 urteoetan han eta hemen grabatu eta eskuratu dituen dantza bideo guztiak sarean jarri ditu guztion eskura. Eta ez dira gutxi. Ameriketako eta ingalaterrako morris dantzen bideoteka ikaragarria da, eta haiekin batera Beljika, Frantzia, Italia, Txekia, Alemania eta baita Euskal Herriko dantza bideo batzuk ere jaso ditu. Ondare izugarria denon eskura.
Dokumentuaren akzioak