Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Folklore mintegia Eusko Ikaskuntzaren eskutik
Eusko Ikaskuntzako Folklore Sailak mintegi interesgarri bat antolatu du. "Musika eta dantza tradizionalei buruzko ikerketa gaurko egunean" du izenburua eta Donostiako Miramar jauregian burutuko da 2003ko azaroaren 8an.
Pirmin Treku: euskal dantzari baten bizitza harrigarria
Pozez hartu nuen joan den astean Xabier Etxaberen emaila. Pirmin Treku izeneko bati elkarrizketa egin ziola herriko aldizkarirako eta abar... Ezin nuen sinestu. PIRMIN TREKU!!! Euskal dantzari bati buruzko istoria politenetako bat osatzeko nahikoa ezaugarri ditu Pirmin Trekuk.
Nacho Duatoren Txalaparta Bilbon
La Fundicion-eko taldeak "Dantzaldia" izeneko egitarua prestatu du aurten ere Bilbon eta goi mailako dantza ikuskizunak eskainiko dira bertan: Farruquito, Danza Hoy eta Nacho Duatok zuzendauta Espainikoa Dantza Konpainia tartean. Txalaparta koreografia erakutsiko du Nacho Duatok.
Dantzak elizetan debekatu?
Vatikanoak prestatu duen testu zirriborro batek elizetan egiten diren hainbat gehiegikeria debekatzeko asmoa agertu du, tartean txaloak, neskatilek monagillo egitea eta... dantzak.
Euskal dantzariak kazetari amerikar batek ikusita
Aurtengo udan AEBtako kazetari bat Bilboko Aste Nagusian izan da eta euskal dantzak ikusi zituen Plaza Barrian. Gauza bitxiak esaten ditu ikusitako dantzariei buruz.
Bilboko Aste Nagusiari buruz
Gaztedi Dantzari Taldetik guretzat garrantzitsuak diren kontu batzuen inguruan hainbat kezka agertu dizkiogu Bizkaiko Dantzarien Biltzarrari email bidez. Hilabete ondoren ez dugu inolako galderarik erantzun, eta horrexegatik zuen guztioi jakinarzten dizuegu, ea modu honetan entzuten gaituzten. Hauxe da bidalitako emaila:
XXXI. Euskal Herriko Dantza Agerketa
Aurten ere Basauriko herriak Euskal Herriko Dantza Agerketa aurkezten du. Dantzak bertsiorik ohikoenean erakusten dira bertan, jatorrizko herrietan mantendu dituzten taldeen eskutik hain zuzen ere.
Langile bat behar da Iparraldeko EDBn
Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarrak langile bat sekatzen du (gazte enplegu kontratua) Euskal dantza kurtsuak emaiteko eskoletan eta EDBren elkartetan.
Gipuzkoako dantzak CDa argitaratuko du EDBk
Elkar diskoetxeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak "Gipuzkoako dantzak" CD bikoitza plazaratuko dute azaroan. Bertan Gipuzkoako dantzen doinuak plazaratuko dira dantza taldeek erabil ditzaten.
Dantza eta Musika tradizional ikastaro eskaintza zabala Ikasfolken eskutik
BilbaoMusika zentroak Ikasfolk ikastaro multzoa jarri du abian dantza eta musika tradizionalaren inguruko hainbat eskaintzarekin. Dantzari-dantza, soka-dantza, jotak eta kontradantzak ikasteko aukera izango da eta baita trikitixa, txistua, alboka edo biolinarekin lotutakoak ere.
Dokumentuaren akzioak