Dokumentuaren akzioak
Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2007ko deialdia
2007/06/26 13:10
Aipatzekoa da dantza-lanak ekoizteko diru-laguntza kopuruak %50ko igoera izan duela. Honako hauek dira argitaratu diren diru-laguntzen poltsak atalez-atal:
- Koreografi sorkuntzarako: 30.000 €
(iaz 28.000 €)
- Dantza-lanak ekoizteko: 120.000 € (iaz 80.000 €)
- Bira artistikoetarako: 32.000 € (iaz 18.000 €)
- Formakuntza iraunkorreko tailer eta ikastaroetarako: 38.000 €
- Kanpo zabalpeneko proiektuetarako 14.000 €
Deialdi osoa EHAAeko pdf honetan duzue.
Aurreko urteetan Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza horiek nortzuk eskuratu dituzten ikusi nahi baduzu hemen ikus ditzakezu:
Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzantzat dira laguntza hoiek hala bakarrik modernoentzat?
Aurreko urteetan emandakoak ikusita badirudi batez ere dantza garaikidea sustatu nahi izaten dela diru-laguntza horiekin. Hala ere deialdian nik ez dut aurkitu dantza motari buruzko aipamen zehatzik. Estiloari dagokionez "bira artistikoen" atalean bakarrik dago aipamen bat:
"Ezin izango dira diruz lagundu jarduera hauek: – Izaera amateurra duten dantza folklorikoko erakustaldi edo jaialdietan parte hartzeko proiektuak."