Pirmin Treku oroimenean

error while rendering plone.documentbyline
Pirmin Treku oroimenean
Ekitaldiaren hasieran, antolatzaileok ("Kafe Torero" izena duen kultur elkarteko lagunek eta Zarauzko alkateak Udalaren izenean) ekitaldiaren aurkezpena egingo dugu. Gero, Pirmin Treku zenaren bizitza eta ibilbidea laburtzen duen 20 minutuko DVD bat aurkeztuko dugu.

Hori bukatutakoan, hiru lagunek bi hitzaldi emango dituzte: batetik, "Gabota" dantza-akademiako Garbiñe Aizpitartek eta Mireia Alberdik Pirminen dantza-ibilbideari errepaso bat emango diote, hark Zarautzen egindako lana esplikatuz. Gero, Xabier Auzmendik, Pirminen exilio-garaiko kontuak azalduko ditu. Ekitaldiaren bukaeran, alkateak oroigarri bat emango die familiakoei.


Bestalde, bihartik hasita eta hamabost bat egunean, Ramon Serrasek lagunduta argazki-erakusketa bat antolatu da Euskalduna tabernan bertan Pirmin Trekuren inguruan.