Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kriskitin dantza taldearen 20. urteurrena

Dokumentuaren akzioak

Kriskitin dantza taldearen 20. urteurrena

Hogei urte hauek ospatzeko datorren larunbatean, hilak 30, dantza saioa eskeiniko du gaueko 22:00etan Andra Mariko elizpean. Bertan 20 urte hauetan dantzari eta musikari izan direnek parte hartuko dute eta honekin batera taldearen aspaldiko amets izan den Kriskitin dantza taldearen bandera "berrasmatua" plazaratuko du.

Biharamunean, ondo lo egin eta gero, eguerdiko 12:00etatik Durangoko kaleetatik zehar kalejiran eta dantzan ibiliko dira dantzari, dantzari ohi, musikari, musikari ohi eta laguntzaile eta laguntzaile ohiak Plateruena antzokian bazkaldu aurretik.

Ziur gaude oraingo honetan ere durangarren erantzuna betiko lez, ezin hobea izango dela eta elizpera hurbiltzen direnak ondo baino hobeto pasatuko dutela.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.