Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Bederatzi herrialde Portugaleteko Folklore Jaialdian

Oier Araolaza 2005/07/13 19:14

Munduko hainbat bazterretatik iritsitako zortzi herrialdetako folklore talde eta Euskal Herriko dantza taldeek parte hartuko duten Portugaleteko Nazioareko XXXI. Folklore Jaialdian. Portugaletez gain 21 herritara iritsiko dira jaialdian parte hartuko duten taldeak.

Gehiago irakurri

Gauargi jaialdia Ezpeletan

Oier Araolaza 2005/07/13 17:16

Gazteen Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatuko da datozen egunotan Ezpeletan. Gaurgi jaialdia da, ondoren Eraiki-ren eskutik Irunen jarraipena izango duena.

Gehiago irakurri

Abian da Dantz´Hadi Basusarrin

Oier Araolaza 2005/07/12 17:06

Uztailaren 13tik 16ra ospatuko da Basusarrin Dantz´Hadi, Xirimola elkarteak antolatzen duen dantza tradizionalen jaialdia. Lau egunez hainbat dantza ikasi eta egiteko aukera izango da Agnés eta Patxi Perez-ek gidatzen duten jaialdian.

Gehiago irakurri

Euskal dantzaren inguruko doktore tesia irakurri eta gainditu du Lisa Corcosteguik

Oier Araolaza 2005/07/07 22:40

Euskal gaietan doktore da dagoeneko Lisa Corcostegui, bere tesia aurkeztu eta epaimahairen onespena jaso ondoren. Euskal dantzaren inguruko tesi-lana egin eta aurkeztu du Lisak Renoko Unibertsitean.

Gehiago irakurri

Herri Oboeak Nazioarteko II. Jaialdia

Joselu Angulo 2005/07/06 22:37

Hona hemen Gaztedi Dantzari Taldeak eta Bilboko Gaiteroek elkarlanean prestatu duten Herri Oboeak Nazioarteko II. Jaialdiaren egitaraua. Santutxun burutuko da jaialdia, uztailaren 16an eta 17an, denok zaudete gonbidatuta.

Gehiago irakurri

Zumarragako ezpata-dantza 2005

Antton Fernandez Lasa 2005/06/29 18:15

Santa Isabel egunez, urte luzetako ohiturari jarraiki, Irrintzi dantza taldeko kideek Zumarragako ezpata-dantza eskainiko dute. Hona uztailaren 2ko egunez aukeran izango dituzuen ekitaldien berri:

Gehiago irakurri

BilbaoMusikak lehen aldiz emango ditu dantza ikastaroak datorren ikasturtean

Lourdes 2005/06/29 18:12

“Dantza guztiontzat” programak adin guztientzat errepertorio zabala du: jota, arin-arin, mazurka, txotis, mutil-dantzak, jauziak, kontradantzak, polka, pasodoble, baltseak, etab.

Gehiago irakurri

Euskal Herritik Europara: Humboldt 1801

Kemen D.T. 2005/06/21 19:31

Ekainaren 24an eskainiko du Kemen dantza taldeak Euskal Herritik Europa: Humboldt 1801 ikuskizuna Irungo Santiago frontoian, gaueko 22.00etan. Antzerkia eta dantza uztartzen ditu ikuskizun honek 1801ean Humboldt-ek Euskal Herrira egindako bidaia du ardatz.

Gehiago irakurri

Mutrikuko Gure Ametsak 40 urte

Oier Araolaza 2005/06/21 18:52

Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldea bere 40. urteurrena ospatzen ari da egunotan . Pasa den asteburuan hasi dira ospakizunak eta ekainaren 26rarte iraungo dute. Hona prestatu duten egitaraua:

Gehiago irakurri

Estegua aintzinako erara

Juan Antonio Aroma 2005/06/21 18:41

Datorren igandean, Ekainak 26, Eztegua aintzinako erara, antolatu dute Kriskitinekoek, Txiri-txiri trikitilari eta albokari taldeaz eta Jaizale Duangaldeko txistulari taldeen laguntzaz.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak