Murixka dantza taldeak 50 urte
Urte berezi honen harira, hainbat ekitaldi egin dira herrian, denen oroimenean txertaturik geratu den San Joan bezperako soka adibidez, non herri hau dantzarazi duen orok parte hartu ahal izan zuen, eta hala, 100 pertsona inguruko giza katea osatu baitzen.
Orain, berriz, urtearen erdia igarota, ikasturtearen amaiera heldu zaigu, eta horrekin batera, jada ohiko bihurtu den Murixka Dantza Taldearen ikasturte amaierako emanaldia. Aurten, ekainaren 30ean, larunbata, izango da Lezoko Bekoerrota kiroldegian gaueko 22.30ean, eta bertara inguratzen den orok Euskal Herriko hainbat dantza eta musika ikus eta entzuteko parada izango du dantzarion eta Lezoko txistu taldearen eskutik.
Murixka Dantza Taldea