Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kukaik Kolonbian aurkeztuko ditu bere lanak

Dokumentuaren akzioak

Kukaik Kolonbian aurkeztuko ditu bere lanak

2007/10/05 11:54
Eusko Jaurlaritzak babestu du ekimen hau euskal ekoizpenak atzerrian hedatzen laguntzeko asmoarekin. Sei lan hautatu dira Kolonbian erakusteko, horien artean Kukaik prestatutako bi lan. Tanttaka-rekin batera ekoiztutako Otehitzari biraka da Kukaik Kolonbian aurkeztuko duen lanetako bat. Jaialdiaren hasierako ekitaldian eskainiko da gaur Otehitzari biraka, eta bihar beste emanaldi bat egingo dute. Igandean berriz, Logela-rekin prestatu duen Taupadak ikuskizuna eskainiko du Kukaik.

Eusko Jaurlaritzaren ekimenak 30.000 euroko aurrekontua du, eta antzerki eta dantza emanaldiez gain, euskal musika eta zine emanaldiak, eta euskal sukaldaritza dastaketak antolatu dira.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.