Zer dantzatzen da Argentinako Euskal Etxeetan?
Badira urte batzuk Aitor Alava dantzaria Argentinako Eusal Etxeetako dantza taldeei klaseak ematen ari dela. Zuhatzakoa da Aitor Alava, Aiara Dantza Taldeko dantzaria. Bere nondik-norakoak jarraitu daitezke Ezker Airian izeneko bere blogean.
><p>
Euskal Astea [Semana Nacional Vasca] izaten da Argentinako dantza taldeentzat urteko datarik garrantzitsuena. Euskal Aste horretan hainbat dantza emanaldi izaten dira, horietako bat antzoki edo agertoki handi batean, eta bertan talde bakoitzak dantza bat aurkezteko aukera izaten du. Emanaldi hori Argentinak euskal dantzak bizi duen egoeraren argazkia egiteko aukera aproposa izaten da. Horixe egin du Aitor Alavak. Rosarion egin berri den emanaldi handi horretako emaitza zenbait datutan labur-bildu du Aitor Alavak:
><br>
- Ia hiru orduko emanaldia
- Argentinako Euskal Etxeak: 23
- Emanaldi kopurua: 26
- Zuzeneko musika: 4
- "Ustez" tradizionalak diren dantzak: 14
- Koreografiak: 12
- Tradizionalak: Araba 2, Nafarroa Beherea 1, Bizkaia 1, Gipuzkoa 2, Nafarroa 5, Lapurdi 1, Zuberoa 2
- Janzkera "egokia" zeramatenak (tradizionalen artekoak): 7
>Aitor Alavaren ustez datuek <i>hobera <i>egin dute azken urteotan. Datuekin zail gertatzen da ordea zer nolako dantzak ikusi ahal izan diren Rosarion imajinatzea. Aitor Alavaren blogean bertan ikus daiteke bideo bat. Eta hona hemen beste pare bat adibide.
><br>Zuberoako maskaradetako dantzak Bariloche-ko Mendi'ko dantzariak taldearen eskutik.
> <iframe allowfullscreen="allowfullscreen" frameborder="0" height="400" src="https:/www.youtube.com/embed/461qd-eJF50" width="600">
>Beste hau iazko Euskal Astekoa da, Cordoban egin zen emanaldikoa. Necocheako Gazte Alai taldea da, Kepa Junkeraren Bok Espok doinuarekin egindako koreografia bat dantzatzen.<br>
dantzan.com