Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ikusle kopurua hirukoiztu du Dantza Hirian ekimenak

Dokumentuaren akzioak

Ikusle kopurua hirukoiztu du Dantza Hirian ekimenak

2007/10/05 15:42

Dantza Hirian ekimenaren antolaketa taldeak kalkulatzen du 6.000 lagunek gozatu dutela jaialdiak proposatu dituen ikuskizunetaz. Mugaz gaindiko jaialdi ibiltaria izan da, eta Baionatik Donostiara zabaltzen den eskualdean, 600.000 biztanle biltzen dituen euro-hirian, burutu da.

Dantza garaikidea kalera ateratzea, antzerkiaren alternatiba bat eskaintzea, eta dantza eta arkitekturaren arteko loturak sortzea dira Dantza Hirian ekimenaren helburuak. Donosti, Irun, Hendaia eta Baionan 17 emanaldi egin dira, denak dohain eta 17 hiri kokapen desberdinetan.

Eskaintza eta helburuak zalbadu dira edizio honetan. Bertako eta kanpoko taldeen parte hartzea zabalagoa izan da (8 konpainia denera) eta dantza ulertzeko modu desberdinak ikusteko aukera izan da: dantza garaikidea, hip-hopa, inprobisazioa, dantza-antzerkia, dantza akrobatikoa... Ahozapai desberdinentzat menu desberdinak, eta hiri espazio berriak, formato eta sortzaile gehiegori aterak ireki dizkienak.

Programa osatu duten taldeak eta lanak


  • Dantza hirian 07 - 3Ertza Dantza / Asier Zabaleta (Donostia) "EZ ZUREKIN, EZ ZU GABE"
  • Matxalen Bilbao (Bilbo) "HAIKU4"
  • Eneko Alcaraz (Hondarribia) "GOZARI GOXO"
  • Cafe Mut (Linz - Austria) "HOTEL EDEN"
  • The Circle of Trust (Zaragoza) "IN THE CIRCLE"
  • Cecilia Colacrai y Jorge Albuerne (Barcelona) "GIRA"
  • Yinphun Chiem. Tribal Sarong (Camboya – Bruselas) "APSARA"
  • Cyrielle Asciach et Joseph Lestrille (Burdeos) "TÈTE À TÈTE"

Hiru euskal koreografo

Jaialdian hiru euskal koreografok hartu dute parte. Eneko Alkaraz hondarribiarra (Bartzelona eta Linz artean ari da lanean gaur egun) bigarren urtez jarraian gonbidatua izan da koreografia bat sortzeko. "Gozari goxo" izan zen dantzari eta koreografoak Baionan estreinatu zuen proposamena. Urtero Dantza Hirian-ek artista bat erresidentzian hartuko du. Danza Hiran ekimenaren helburuetako bat euskal dantzari eta koreografoak laguntzea da, bai kanpoan zein hemen lanean ari direnak, beraien lanak sortu eta hedatzeko espazio bat eskainiz.

Dantza hirian 07 - 2Publikoari zuzendutako emanaldiez gain, jaialdiak Eurohiriko ikastetxeekin lotura sortu nahi du, modu horretan dantza ume eta gazteei hurbildu nahi die, eta dantzarako ikusle berriak erakarri nahi ditu. Bigarren ekitaldi honetan Hendaiako 4-11 urte bitarteko 520 umek Hendaioako Gaztelu Zahar frontoain Cecilia Colacrai eta Jorge Albuerneren "Gira" lanaz gozatu ahal izan zuen. Dantza, antzerkia, zirkoa eta beste hainbat gauza biltzen dituen lana da hori.

Dantza Hirian baitan buruta da baita ere DDH (Dantzatzen Duten Hiriak) bideo zikloa. Donostiako FNAC-en eta Baionako Udal Liburutegian egin dira emanaldiak. DDH (Dantzatzen Duten Hiriak) nazioarteko sareko kide diren jaialdietan egin diren erreportaje eta dokumentalak ikusteko aukeran izan da modu honetan. Dantza Hiran DDH sare horretako kide den jaialdia da. Gaur egun Europa eta Amerikako 30 jaialdi biltzen dira sare horretan.


Dantza hirian 07 - 1Dantza Hirian jaialdian parte hartu duten guztien maila eta profesionaltasuna azpimarratu nahi dugu: dantzariak, koreografoak, musikariak, teknikariak... Ikusle eta komunikabideei (prentsa idatzia, irratia, telebista eta webguneak) beren harrera bikaina eskertzen diegu.

Eta bereziki eskertzen dugu jaialdiaren bigarren ekitaldi hau babestu duten erakundeen kolaborazioa.

Espazio publikoa lan egiten jarraitu nahi dugu, espresio modu garaikide baten euskarri bezala, dantza publiko orokorrari gerturatuz, eta batez ere, errealitate metropolitano berri baten garapen kulturalean kolaboratuz: Euro-hiria.

Myriam Arkaia
Dantza Hirian-en zuzendaria

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.