Mutxiko Eguna urriaren 14an ospatuko da Arrangoitzen
Urriko bigarren igandean izan ohi da Mutxiko Eguna Arrangoitzen. Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarraren blogean irakurri dugu aurtengo egitaraua. Bertan agertzen dutenez, goizean bisita egingo zaio Betti Beteluren hilobiari eta lore bat utziko da bertan. Lapurdiko jauziak berpiztuz lan eskerga egin zuen gizona gogoratu nahi izaten da modu horretan.
Mutxiko Eguna - Arrangoitze
2007ko urriaren 14an, igandean
11:00 Mutxikoak izanen dira eta dixka berri bat aurkeztua izanen da: Aitzina. Hortan 13 sorkuntza entzun ditzakezue.
12:30 Zintzur bustitzea
13:30 Bazkaria (lekuak tokian berean hartuko dira)
17:00 Dantza emanaldia, Gipuzkoako Alurr taldeak emanik (Ibarra herrikoa)
18:30 Mutxikoak eta erromeria Punpeka taldearekin
Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren blogean honako abisua utzi dute antolatzaileek: "Norbaitek lagundu nahi bagaitu, hurbildu ere. Laguntzarik behar baitugu."
dantzan.com