Dokumentuaren akzioak
Kukaik harrera bikainarekin osatu ditu Kolonbiako emanaldiak
‘Otehitzari Biraka’ eta
‘Taupadak’ ikuskizunak aurkeztu ditu Kukaik Kolonbian, eta biak
ere oso arrakastatsuak gertatu dira. Inaugurazio ekitaldian parte hartu
izanak ikusmira handia sortu du jaialdiko ikusle eta profesionalen artean,
eta horregatik arreta berezia piztu du ‘Otehitzari Biraka’ ikuskizunak.
Orain Erresuma Batura
Kukai Dantza Konpainiak asteazkenera arte jarraituko du Kolonbian, baina bertatik bere birarekin jarraituko du. Jarraian, Erresuma Batuko Eastleigh hirira abiatuko da ‘1937, gogoaren bidezidorretatik’ ikuskizuna aurkeztera.
Urriaren 9tik 12ra bitartean, ‘Gernikako umeak’ izeneko jardunaldiak burutuko dira Ingalaterra hegoaldeko hiri honetan, eta egitarau horren baitan Kukaik bere lehen ikuskizuna taularatuko du.
Jardunaldi horien baitan hainbat
ikuskizun aurkeztuko dira, eta horietako batean Jon Maya dantzariak
parte hartze berezia izango du. Erresuma Batuko Lila Dance dantza konpainiak
Jon Mayarekin landutako dantza pieza berri bat estreinatuko du arriaren
11ean. Mayak hiru asteko egonaldia egin zuen Eastleighen, iragan abuztuan,
eta egonaldi horren fruitua da Lila Dancek aurkeztuko duen koreografia.
Dantza garaikidea eta euskal dantza tradizionalaren arteko batuketa
interesgarria da lan hau.
Jardunaldien informazioa: www.thepoint-online.co.uk
Informazio hau eta beste gehiago
Kukai Dantza Konpainiaren webgune berrituan aurki dezakezue.
Dokumentuaren akzioak