Dokumentuaren akzioak
Dinbili Danbala ikuskizuna prestatu du Aintzina Eskiulak
dantzan.com
2007/10/15 09:03
Biarnoko lurrez inguratuta dagoen Zuberoako herria da Eskiula. Gaur egun 540 biztanle ditu Maule eta Oloron arteko erdi-bidean dagoen herriak. 2000. urtean pastorala prestatzeko egindako lanek eta horren onurak bultzatu zuten Eskiulako herritar talde bat horrelako ekimenak maizago bultzatzera. Horrela sortu zen 2006. urtena Aintzina Eskiula elkartea. Elkarte honen eskutik aurkeztuko da datorren urriaren 27 eta 28an "Dinbili Danbala" ikusgarria.
Urtaroak dira ikusgarriaren ardatza. Urtaroekin lotuta ohiturak, lanak eta bizi-moduak. Negua, Larrazkena (Udaberria), Uda, eta Bedatsea (Udazkena) dira ikusgarriaren lau zatiak, lau urtaroak. Catherine Arçanuthurry arduratu da ikusgarriaren zuzendaritza orokorraz, dantza prestaketa eta antzerki zuzendaritzaz, eta Sophie Larrandaburu abesbatzaren gidaritzaz.

Dinbili Danbala
Aintzina Eskiula
Eskiulan- Urriak 27, 21.00etan
- Urriak 28, 16.00etan
Dokumentuaren akzioak