Dokumentuaren akzioak
"CReAnDo - aNdÖ" sormen tallerra Muelle 3 espazioan
dantzan.com
2007/10/10 10:24
Sormen proiektu bat bezala planteatzen da tallerra. Zortzi sesio burutuko dira eta bukaeran, abenduarren 22an, 20ç.00etan ikerketa lanaren emaitzaren erakusketa egingo da. Erakusketa ikerketa-lanaren zatitzat dute ikastaroaren antolatzaileek.
Urriko bi ekinaldietan tallerraren koordinatzaileek berau bideratuko dute inprobisazio pauta eta kodeak aurkeztuko dituzte. Azaroan material eszenikoak sortzen arituko dira, material horiek garatzen eta tallerrean parte hartzen dutenen artean konbinatzen. Abenduan erakusketarako hautatutako materialak egituran txertatuko dira.
Talde dinamikak eta banakakoak landuko dira, eta parte hartzaile bakoitzak bere material propioak sortu eta lantzea sustatuko da. Mugimendua, irudia, testua, eta dantza eta antzerkiko baliabideak erabiliko dira.
Eszena sorkuntzetan eskarmentu maila desberdinak dituzten pertsonentzat irekita dago tallerra. Bakoitzaren ibilbideaz haratago, alor honetan ikerketa bat egiteko interesa baloratzen da batez ere.
Gaiak
Gure eguneroko portaeran, espazio pribatu eta taldekoen artean, ditugun jokabide desberdintasunen inguruko gogoeta proposatuko da. Horrekin batera, eszena sorkuntzako prozesuetan izaten diren dinamikak aztertuko dira, bakarka eta kanpoko laguntzarik gabe egiten direnak, taldean egiten direnekin parekatuz.
CReAnDo – aNdÖ sorkuntza tallerra
Irakasleak: Izaskun Santamaría, Gabriel Ocina eta Amaia Pascual
Dantza hezkuntza eskaini eta dantzaren dibulgazioan laguntzea helburu duen dantza tallerra da Muelle 3. Bilbon du egoitza, La Merced-en, Bilborock-en ondoan. Dantza garaikideko ikastaro finkoak eskaintzen ditu, dantza sorkuntza tallerrak, umeentzako dantza sortzaile ikastaroak, e.a.

- Zer dago esaten dena eta egiten denaren artean?
- Zer dago egiten dena eta egin nahi denaren artean?
- Zer dago gela huts baten eta jendez betetako gela baten artean?