Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Gerardo Viana, 'Vladimiro' gerrako umetik koreografo handira
Ortuellan jaio zen 1926an, gerratik ihesi Sobiet Batasunera iritsi zen eta dantzaren munduan ibilbide oparoa egin zuen bertan. Bihar omenduko dute Bilbon Gerardo Viana ABBE elkarteak antolatutako ekitaldian.

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2007
Apirilaren 29an ospatzen da Dantzaren Nazioarteko Eguna. Aurten Sasha Waltz koreografo alemaniarrak prestatu du Dantzaren Nazioarteko Egunaren mezua. Egun horren inguruan hainbat dantza emanaldi eskaintzen dira mundu osoan barrena. Baita Euskal Herrian ere.

Dantzaren hilabetea Gipuzkoan
Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta hainbat ekitaldi antolatu ditu Gipuzkoako Dantzako Profesionalen elkarteak. Pasa den asteburuan hasi dira dantza ekitaldi horiek baina aste honetan izango dira emanaldi nagusiak.

Eskoletarako emanaldiak eta dantzari berri bat
Bigarren urtez jarraian, DANTZAZ elkarteak ikastetxeei Dantzaren inguruko hezkuntza-jarduera proposatu die. Hiru egunez, 2007ko apirilaren 24an, 25ean eta 26an, Ballet Biarritz junior 2 konpainiak Biarritzeko Zentro Koreografiko Nazionaleko zuzendari Thierry Malandainen koreografia bat bilduko duen programa berezia aurkeztuko du.

Nafarroako Dantzari Eguna Irurtzunen
Larunbatean, apirilaren 21ean, ospatuko da Irurtzunen Nafarroako Dantzari Eguna. Ekitaldi nagusia Irurtzunen izango da, baina taldeen emanaldiak Sakanako hainbat herritara iritsiko dira.

Donostia dantzan erromeria
Datorren apirilaren 21ean, larunbatean, Donostia dantzan erromeria ospatuko da Donostiako Konstituzio plazan. Bagera euskara elkarteak eta Donostiako Udalaren Txistulari bandak antolatzen du ekitaldi hau.

Bizkaiko Dantzari Eguna 2007 Bilbon
Datorren maiatzaren 6an ospatuko da Bilboko Zorrozaurre auzoan Bizkaiko Dantzari Eguna. Goizean dantza emanaldia eta arratsaldean erromeria dira Bizkaiko Dantzari Egunaren osagai nagusiak. Horrekin batera puzgarriak, txozna eta artisau azoka izango dira bertan.

Lituania, Txina eta Filipinetan arituko da Ertza
Asier Zabaletak gidatzen duen Ertza konpainiak hainbat emanaldi ditu aurreikusita. Bartzelona, Madril eta Gasteizen izango da, eta baita Lituania, Txina eta Filipinetan ere. EGO-tik eta LOOK ikusgarriak aurkeztuko ditu Ezkio-ko koreografoaren konpainiak.

Igor Yebra eta Alicia Amatriain, bi euskaldun protagonista "Zisneen lakuan"
Mª Carmen Fernandez buru duen ABBE (Asociación Bilbao Ballet Elkartea) elkarteak Lituaniako Balet Nazionalak eskainiko duen "Zisneen lakua" ikuskizuna antolatu du. Emanaldi horretan paper garrantzitsuenak Bordeleko Operako Baleteko dantzari izarra den Igor Yebrak eta Stuttgart-eko Baleteko dantzari printzipala den Alicia Amatriain-eko jokatuko dituzte. Dantzari donostiarrak Odette/Odile paper bikoitza beteko du, eta dantzari bilbotarrak Siegfried printzearen rola jokatuko du.

Folk Lore 2007
Martxoaren 24an izango da 2007ko Folk Lore eguna. Goizetik arratsera Iruñeko Alde Zaharrean egongo gara hainbat dantza talde, musikari, lagun, elkarte eta artistak. Beti bezala, giro onena lortzea izango dugu helburu, partehartzaileak eta ikusleak gustura egoteko.
Dokumentuaren akzioak