Dokumentuaren akzioak
Verdini dantza taldearen Argira ikuskizuna Usurbilen
Argira Donostiako Verdini Psikodantza taldearen seigarren lana da eta Errenterian izan zuen lehen emanaldia 2007ko urriaren 7an. Verdini Dantza Taldea bera 1992an sortu zen. Dantza taldearen helburua adimen minusbaliotasuna dantzaren bidez gizarteratzea da. Talde bezala lehenengo emanaldia 2000. urtean egin zuten, Atzegi-ren 40. urteurrenean. Bertan, Gure indarra lana aurkeztu zuten.
Argira lana, neurri batean, Ilunpetik lanaren jarraipena da. Hamabost urtetan egindako lanaren emaitza azaltzen zaigu bertan. Isabel Verdinik, taldeko koreografa, zuzendaria eta sortzailea denak, azaldu nahi digu edozein pertsonak, minusbaliotasuna izan edo ez izan, nahi duena egin lezakeela, beti ere, aurretik lan egoki bat egiten bada.
Proiektu honetako pedagogak kontatu zion ipuin batean oinarrituta, Verdinik Argira sortu zuen. Ikuskizun honetan zahar batek zauritutako txolarre bat hartzen du. Sendatu eta zaindu egiten du, baina, bere urrezko kaiolan txolarrea, babes gehiegi izateagatik hil egiten da. Isabel Verdinik ipuinaren bidez gizarteari galdera hau egin nahi dio: minusbaliotasunak dituzten pertsonak ez ote ditugu gehiegi babesten?
Ikuskizunari buruzko datuak
Koreografia: Isabel Verdini
Koreografia laguntzailea: Maria San Sebastian
Zuzendaritza artistikoa: Isabel Verdini
Dantzariak:
Olaia Goikoetxea
Nerea Astarbe
Marta Garmendia
Naroa Azaldegi
Nekane Prieto
Aizpea Mugika
Maria San Sebastian
Maria Herrero
Agurtzane Verdini
Haizea Sendon
Ana Alvarez
Carla Rivas
Irati Alonso
Isabel Verdini
Musika originala: Ismael Yague
Musika zuzenean: Ismel Yague (txistua, silbotea, txirula, teklatua eta perkusioa)
Zuzendaria: Isabel Verdini, Agurtzane Verdini
Pedagoga: Elena Aguilera
Produkzio zuzendaria: Jesus Murua
Produkzio laguntzailea: Cipri Sendon
Jantziak: Agurtzane Verdini
Argien diseinua: Carlos Salaberria
Argazkiak: Javier Echezarreta
Diseinua: Urban Estudio
Egiteko daudenak
- Apirilak 7: Gughemheim. La Caixa Fundazioak antolatua, La Caixak Euskadin 25 urte betetzen dituen urteurrenean.
- Maiatzak 1, Andoainen.
- Apirilak 20: Victoria Eugenian. Zine, DD eta HH Zikloaren barruan. Donostiako Udalak antolatuta.
- Ekainean. Bejarren, Salamancan.
Dokumentuaren akzioak