Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Itziar Mendizabal elkarrizketatuko dute Forum-en

Dokumentuaren akzioak

Itziar Mendizabal elkarrizketatuko dute Forum-en

Ordu erdiko iraupena izango duen elkarrizketak Itziar Mendizabalek bere ibilbide profesionalari begiratua eskainiko dio. Hondarribia Elvira Ubierna-rekin lehen urratsk eman zituenetik hasita, Victor Ullateren eskolan pasatako hezkuntza garaia (Madril, 1996-1998), eta azkenik, bere ibilbide profesionalari errepaso egingo diote Itziar Mendizabal-ek eta David Barberok.

Itziar Mendizabal-ek profesionalki jardun den hiru konpaniei tartea eskainiko diote elkarrizketan: Victor Ullate (Madril, 1998-2002), Zurich-eko Baleta (Suitza, 2002-2006) eta Leipzig-eko Baleta (2006tik). Azken horretan, Leipzig-eko Baletean ari da gaur egun, dantzari bakarlari izendapena du bertan, eta 2008-2009 denboraldian dantzari nagusi izatera pasako da.

Itziar Mendizabal ETB2 Forum Horrez gain, Hondarribiko dantzariak Euskal Herrian eskaini dituen azken emanaldian gogoratuko ditu, batez ere Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak antolatu zuen "Euskaldunak eta dantza" 2. jaialdia. Elkarrizketan irudietan ikusi ahal izango diren zenbait baleten inguruko azalpenak eskainiko ditu Itziar Mendizabalek, bia Leipzig-eko Baletarekin egindakoak, eta baita aipatutako "Euskaldunak eta dantza" jaialdian Jean-Sebastian Colau bikote zuela egindakoa.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.