Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abian da dantza garaikidearen Zirkuitoa

Dokumentuaren akzioak

Abian da dantza garaikidearen Zirkuitoa

2008/02/25 11:26

Zergatik Dantza zirkuito bat Euskadin?


Orain dela hiru urte, Dantza zirkuito hau martxan jarri zenean, bi helburu nagusi landu nahi ziren, hain zuzen,  formato txiki eta erdiko produkzioak erakusteko espazio egonkorren eskasia dela-eta,  sektoreko profesionalek eta zaletuek duten kezka bati aterabide bat ematea, baita honelako ikuskizunetara publikoa erakartzeko antzokiek egiten duten ahaleginean laguntzea ere.
Lehen edizioan parte hartu zuten antzokiek dantza garaikidearekiko interes berezia erakutsi zuten aurreko urteotan. Duela bi urte beste bi antzoki gehitu ziren eta iaz, hirugarren bat. Aurten, 11 izango dira. Aurreko urteetan, 4-6 obra programatu ziren arren, oraingoan 18 izango dira: 29 emanaldi guztira. Alde horretatik dantza gero eta toki gehiagotan egoteko lan egin nahi da, bestelako aretotara sartzen joateko eta, poliki poliki, dantza garaikidearen programazio iraunkorra izateko. Beraz, dantza publikoari hurbiltzeko bai Zirkuito honetan bai ohiko programazioan erabat inplikatzen diren hainbat programaitzaileren esfortzuri esker Dantzaren presentzia gero eta nabarmenagoa da.

Alde horretatik, Dantza Zirkuitoa esfortzu hori lagundu nahi duen programa da eta gero eta publiko gehiagok, sortzaile eta dantzariekin batera, mintzaira eszeniko berriak esploratu eta erakusteko grinaz parte har dezan.

Dantza zirkuituko oraingo edizioari dagokionez, helburu zehatzenen artean hurrengoak nabarmendu ditugu:

  • Areto berrien partaidetza  sustatzea  eta  aurrekoena egonkortzea zirkuitoan.
  • Programa daitezkeen ikuskizunen katalogoa handitzea, bai euskal produkzioentzako bai kanpokoentzako ere.
  • Zirkuitoaren zabalkundea hobetzea baita sortzaile, konpainia, programatzaile eta publikoaren arteko komunikazioa indartzea ere.

 

Nork antolatzen du?


Antzoki publikoen SAREAk, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta udalen laguntzarekin.

Antzokiak eta konpainiak

 

zirkuitoa 2008

Laugarren zirkuito honetan parte hartuko duten antzokiak hauek dira:

  • Agurain: Harresi Aretoa
  • Gasteiz: Artium
  • Gasteiz: Teatro Federico García Lorca
  • Gasteiz: Teatro Jesús Ibáñez de Matauco
  • Leioa: Kultur Leioa
  • Donostia: Gazteszena
  • Elorrio: Arriola Antzokia
  • Gernika: Lizeo Antzokia
  • Villabona: Gurea Antzokia
  • Andoain: Bastero Kulturgunea
  • Campus de Leioa: Aula Magna de la UPV


Eszenaratuko diren obrak ondorengo hauek dira:

+ES3 - Organik

Koreografia-zuzendaritza: Natalia Monge
Interpreteak: Iván Alonso, Helena Golab, Itziar Madariaga, Izaskun Santamaria, Jon Urraza, Alain Sainz
Argiztapena: Tarima
Soinua-musika: Itziar Madariaga
Diru laguntza: Gobierno Vasco
Iraupena: 48'

ORGANIK Getxon sortu zen 2002an, bi helburu zituela: dantza berriaren joera berriak eta antzerkiarekin eta beste arte batzuekin bategitea ikertzea, baita dantza berria hainbat espaziotan hedatzea ere. Haren oinarria mugimendu fisikoa, bizia... da, normalean testuarekin eta humore askorekin. "Tellagorri II", "Tú o yo", "ES3IN", "Serie Impros" eta "+ES3" produkzioak sortu ditu, eta 2008an "Lilas" estreinatuko du.

Mendebaldeko gizartearen gehiengoak gaur egun biz dugun estresaren ideiatik sortu zen ikuskizuna. Gure eguneroko bizitzan geroz eta betebehar gehiago ditugu eta ez dugu denborarik erlaxatzeko, nor bere buruarekin egoteko, zer egin duen edo egiteko zer duen pentsatu gabe.

 

Argira - Verdini

Koreografia-zuzendaritza: Isabel Verdini
Interpreteak: Olaia Goikoetxea, Nerea Astarbe, Marta Garmendia, Naroa Azaldegui, Nekane Prieto, Ainhoa Andrés, María San Sebastián, María Herrero, Haizea Sendón, Iker Leizaola, Isabel Verdini
Eszenografia: Isabel Verdini
Argiztapena: Carlos Salaberria
Soinua-musika: Ismale Yagüe
Diru Laguntza: Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián (Cultura y Bienestar Social)
Iraupena: 60'

Verdini Dantza Taldea proiektua 1992an sortu zen, Isabel Verdiniren irudiari loturik, ezgaitasunak dituzten pertsonen gaitasun artistikoen heziketan eta garapenean zegoen hutsunea betetzeko. Honako filosofia hau du: dantza, musika eta ixiltasuna terapia interesgarriak dira ezgaitasunen bat duten pertsonen ezkutuko gaitasunak garatzeko. Donostian, Hiritar Merituari Domina jaso dute 2008an.

 Ezgaituei askatasun osoz garatzeko aukera eskaintzen dien gizartearekin amets agiten duen ikuskizuna da "Argira". Adineko gizon batek txolarre bat jaso eta berarekin eraman du, hiria arriskuz beterik dagoela eta bertan bizirauteko gai izango ez dela uste baitu. Ondo zainduko du kaiolan, baina egun baten hilda aurkituko du.

 

Astra Tour - Ion Munduate

Koreografia-zuzendaritza: Ion Munduate
Interpreteak: Ion Munduate, Amaia Urra
Koprodukzioa: Arsenic (Lausanne), Arteleku (San Sebastián), Departamento de Cultura del Gobierno Vasco, Teatre Garonne dans le cadre de MIRA! 2004 (Tolouse), Dpto of Cultura y Euskera, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Fundación Arte y Derecho VEGAP (Madrid).
Iraupena: 60'

Dantzan eta ikusizko arteetan prestaturiko artista da Ion Munduate. Honako pieza hauek sortu ditu: "Lucía con zeta" (1998), "Boj de largo" (2000), "Flyball" (2000) eta "Astra Tour" (2003-2004). 1998tik Mugatxoan proiektua zuzentzen du Blanca Calvorekin batera. Bere dantza leku batetetik bestera joateko ekintza gisa, igarotze gisa (piezaren hasieratik amaierara), definitzen du. Hori (antzerkia) gertatzen den lekua eta denbora da.

Iberiar Penintsulan zehar autoz eginiko bidaia da, izenaren arabera aukeraturiko herrietan barrena. "Astra Tour" bi  piezek osatzen dute: bideo-instalazioa eta perfomancea. Bi pantailen gaineko proiekzio sinkrono eta jarraituak osatzen du bideo-instalazioa. Eszenan gorputza eta haren jarduera dira gertatzen den guztiaren lotura, eta herrien izenek baino ez digute ematen ibilbidearen berri.
 

Bat - Ion Munduate

Koreografia-zuzendaritza: Ion Munduate, en colaboracióncon Amaia Urra, Loreto Martínez u Blanca Calvo
Interpreteak: Ion Munduate, Amia Urra, Loreto Martínez
Koprodukzioa: Coproducido por el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco, y Espace Pier Paolo Pasolini Valenciennes (Francia) y con la colaboración de Arteleku/ Gipuzkoako Foru Aldundia (San Sebastián) y Entrecuerpos-Mugatxoan Asociación Cultural
Iraupena: 55'

"BAT" ek (Beautiful Animals Trying) hiru pertsona aurkezten dizkigu. Bakoitzak animalia bati buruz hitz egiten du, eta haietaz baliatzen dira ekintzak eta egoerak proposatzeko, haien botere-, lurralde-, elikadura-, afektibitate-, maitasun-, politika- eta gizarte-beharren inguruan. Gertaeretan giza izaera islatzen da.

 

Boj de Largo - Ion Munduate

Kontzeptua: Ion Munduate
Interpreteak: Ion Munduate
Diru laguntza: Gobierno Vasco, Arteleku/ Gipuzkoako Foru Aldundia, y con la colaboración de la Consejería de Cultura de la Comunidad de Madrid
Iraupena: 53'

"Boj de Largo" ikuskizunean aukeraturiko irudia bere gabezia iradokitzen digun gauza baten lekuan jartzen da. Bideo-lengoaiaren eta gertaera biziaren arteko benetako harremana ematen den presentzia-gabeziaren, eustearen eta eraldatzearen testuinguruan. Errealitatea orekatzea bilatzen da ariketa horrekin. Oreka ezegonkorrak. Ezbeharra esperientzia berri baten hasieratzat hartzea. FlyBall deituriko ekintzak.

 

Gari Beltza - Ballet Biarritz Junior 3

Koreografia-zuzendaritza: Thierry Malandain eta Filgi Claverie
Interpreteak: David Debernardi, Garráis Pérez, Mathieu Deneux, Andrea Vallescar, Aurelien Rouge, Lea Guilbert, Martin Harriague, Inma Hoffren, Vivien Ingrams, Solène Nusbaum
Eszenografia: Jorge Gallardo, Sean Wood
Argiztapena: Jean Claude Asquie
Soinua-musika: Eric Satie, Johannes Bramhs
Diru laguntza: Gobierno Vasco, Diputación Foral de Gipuzkoa, Patronato de Cultura del Ayuntamiento de Donostia
Iraupena: 60'

Dantzaz Elkarteak bere jarduera euskal koreografiaren mundua hasi zuen 2000n. Gaur egun, Zentro Koreografiko Nazionalarekin eta Biarritzeko Baletarekin duen harremana sendoturik, bere jardueren garapenari Gipuzkoan -bertan du bere egoitza- lehentasuna ematea erabaki du. Eszenografien bidez, publikoa sentikortu nahi dute, dantza-ikuskizunaz gozaraziz.

Hiru piezek osatzen dute programa, eta ikusleak dantzarien bikaintasunarekin gozatzera gonbidatzen ditu, eleberri bretoi batekin liluratzera, edo dantza-areto batean bikoteak elkartzen direneko limurtzearekin hunkitzera.

 

Haiku 4 - Matxalen Bilbao

Koreografia-zuzendaritza: Matxalen Bilbao
Interpreteak: Bego Crego, María Martín, Pilar Andrés, Matxalen Bilbao
Eszenografia: Matxalen Bilbao
Argiztapena: Olivier Quijera
Soinua-musika: Raúl Lomas
Diru laguntza: Eusko Jaurlaritza
Iraupena: 55'

Matxalen Bilbao dantzaria, zuzendaria eta dantza-irakaslea da. 2003an bere konpainia sortu zuen, eta ordutik, "Mutis" (2003), "Lotura" (2004), "Capricho" (2005) eta "Haiku 4" (2007) piezak sortu ditu. Ikus-entzunezkoaren soinuaren eta irudien laguntzarekin mugimendu originalak bilatzen ditu, eta bere lanak diskurtso abstraktu argia du. Etengabeko komunikazio-prozesuan dagoen entitate abstraktu gisa ulertzen du giza gorputza.

Idaztea mugimendua da. Idazteko modua pertsonala den bezalaxe, mugitzeko modua ere pertsonala da, eta beraz komunikatzekoa. "Haiku 4"k bereizitasun hori azpimarratzen du, ezaugarriak nabarmentzen ditu eta orri zurian mugimendua isurtzen du, eta horrela, desberdintasunak, aldeak, berdintasunak... uslatzen dituen pieza sortzen.

 

Hasta mañana - 10&10 Danza

Koreografia-zuzendaritza: Mónica Runde
Interpreteak: Dacil González, Joaquin Hidalgo, Mar López, Javier Mchín, Gustavo Martín, Manuel Remiérez, Mónica Runde, Edurne Sanz
Eszenografia: Elisa Sanz
Argiztapena: José Manuel Guerra
Diru Laguntza-koprodukzioa: 10&10 Danza, Comunidad de Madrid, Ministerio de Cultura, Centro de Nuevos Creadores, Ministerio de Asuntos Exteriores, Mercat de les Flors.
Iraupena: 60'

10&10 Danzak 50 koreografia baino gehiago sortu ditu, baita hainbat ekitalditarako pieza laburrak, bideo-dantzak, kaleko iksukizunak, etab. ere. Gainera, beste sortzaile batzuen zine-, antzerki-, multimedia-, eta promozio-muntaietan ere kolaboratu du. 200. urtean Espainiako Dantza Sari Nazionala jaso zuen, eta 2004an Costa Ricakoa. Dantzan gizakia mugiarazten duten gauzez, hurbileko gaiez, hitz egiten dute beti.

Atzoko eta gaurko erbestealdiari eta immigrazioari buruzko gogoeta da "Hasta mañana". Honako galdera hau planteatzen da: zerk eramaten du pertsona dena utzi eta bizitza berria, etorkizun berria... bilatzera? Hala, nola, gerrarenm ideia politikoen, gosearen, diktaduren eta langabeziaren inguruko alderdiak tratatzen dira.

 

Monkeys - Tapeplas 2

Koreografia-zuzendaritza: Sharon Lavi eta Yaron Engler
Interpreteak: Agnes Padros, Anna Llombart, Edu Ibañez, Estefanía Porqueras, Miriam Sánchez, Norman Jankowski, Tato Sassone
Eszenografia: Sharon Lavi eta Yaron Engler
Argiztapena: Moisés Cuenca
Soinua-musika: Sharon Lavi eta Yaron Engler
Iraupena: 55'

2002an jarri zen abian proiektu hori, Sharon Lavi-n, Yaron Engleren eta Kataluniako dantzari gazteen talde baten eskutik. Gaur egun, tap dance egiten dute. Musika eta erritmoa batzen dituzte, eta antzerki-kontzeptu berritzailea sortu dute. Konpainiaren estiloak mugimendua eta soinua bateratzen ditu ikusizko lengoaia dinamiko eta gazte batez. Erritmoak Mediterraneoko, Europako eta Ekialde Hurbileko eraginean inspiratzen dira.

Hainbat pieza ezezagunez eta konpainiaren hainbat materialez eginiko collage bat da ikuskizun hori. "Monkeys"en kutsu tribala, zolitasuna, indarra, jolasa eta abar aurki ditzakezu, baita ikuskizunak irauten duen orduan zehar gertatzen diren erritmo anitzak ere.

 

Azul o el ritmo de la vida - Larumbe Danza

Koreografia-zuzendaritza: Daniela Merlo eta Juan Torres
Interpreteak: Joaquín Abellá, María Arcos, Sara Mogarra, Julio C. Quintanilla eta Daniela Merlo.
Argiztapena: Lia Aves
Soinua-musika: Camilo Foulkes
Beste musikak: F. Poulenc, Camerata Meiga, A. García Abril, Nei Rosauro, Joaquín Rodrigo, Chico Hugo, Ángel Villoldo Fernando Egozcue, Joseph Malik, Riuichi Sakamoto
Diru-laguntza: Madrilgo Komunitatea, Turismo eta Kultura Saila, INAEM, eta Cosladako Udalaren laguntzarekin
Iraupena: 55'

Larumbe Danza Konpainia Karmen Larumbe nafarrak sortu zuen. 1996an haren seme Juan de Torresek, Daniela Merlorekin batera, legatu artistiko estilistikoa eta konpainiaren zuzendaritza eskuratu zituen.

Familientzako eta helduentzako ikuskizunak sortzen dituzte, nahasketa latinodun dantza garaikide belgikarrean oinarritutako estiloan.

Lehen eszena: HASIERA. Kosmosa, jatorrizkoa. ARGIA, mugimendu eragilea. Unibertsoaren ERRITMOa. Ura, bizi-sortzaile. Bigarren eszena: ERRITMOA "GARAI MODERNO"ETAN. Gizakiak agertu ziren, eguneroko bizitza zuzentzen duen mugimendua sortzeko. Hirugarren eszena: ERRITMO BIRTUALA. Gure aroko komunikabiderik eta garapenbiderik herrikoiena eta arrakastatsuena. Laugarren eszena: BIZITZAREN ESPIRALA. Benetako kontaktura itzultzea.

 

Niña Frida - Karlik Danza Teatro - Producciones Javier Leoni

Koreografia-zuzendaritza: Rosa Díaz eta Cristina D. Silveira
Interpreteak: Elena Sánchez, Elena Lucas, Beatriz Márquez, Cristina Pérez, Marina Rubio
Eszenografia: David Pérez
Argiztapena: Francisco Cordero
Soinua-musika: Mariano Lozano
Diru laguntza: Extremadurako Kultura Saila
Koprodukzioa: Extremadurako Gobernua
Iraupena: 55'

Karlik Danza Teatro 1991n sortu zen, eta ordutik, hainbat ikuskizun produzitu ditu eta beste hainbatetan kolaboratu du. Azpimarratzekoa da Teatro del Silenciorekin elkarlanean eginiko "Madre Coraje y sus hijos en el purgatorio" obra, Max 2007 Sarietako ikuskizun berrien alorrerako aukeratua izan dena. Gainera, "Niña Fridarekin" bi sari irabazi dituzte Gijoneko FETENen, jantziteria onenarena eta musika original onenarena. Beren ikuskizunetan lengoaia eszenikoa arakatzen dute, eta sortzearen egitura dramatikoa egituratzen duen emozio-ildoan haibat teknikek (hala nola, dantza, akrobazia, ahotsa, keinuak, mugimendua) bat egiten dute.

Emakume heldu batek, Frida Kahlok, bere bizitzan igarotako uneak gogoratzen ditu mihise zuri baten aurrean. Gogoratzen duenetik beretzat gordetzen ditu bizitzeko gogo izugarria, aurrera egiteko nahia eta eguneroko erronkak gainditzeko grina, eta mina eskuko atzamarretatik ihes egiten utziz edertasun bihurtzen du.

 

Ojos de Pez - Cia. de Danza Daniel Abreu

Koreografia-zuzendaritza: Daniel Abreu
Interpreteak: Igor Calonge, Andrea Quintana, Anuska Alonso, Daniel Abreu
Eszenografia: Cia. de Danza Daniel Abreu
Argiztapena: Pedro Fresneda
Soinua-musika: Mercan Dede eta Max Richter
Iraupena: 55'

Bere estiloa eta lengoaia garatuz joan da Daniel Abreu Konpainia, beti kontrako muturrak aztertzen dituzten sortze-proposamenekin, mugimenduaren xehetasunean bilatuz, baita antzerki-proposamen fisikoak eta fotografia bateratuz ere. Daniel Abreu Dantza Konpainiaren funtsa lengoaia pertsonala garatzeko gorputzaren mugimendua ikertzean eta argazkiaren antolaketan datza. Kutsu poetikoak dituzten pelikulen sekuentzia gisa erakusten dira bere lanak.

Lau dantzarientzako koreografia. Argazkirako paisaiak eraikitzen dituzte, eta horiek sekuentzia zinematografikoak bailiran kateatzen. Urte guzti hauetan hainbat gauza ikusi ditut, eta beste hainbat ikusi gabe utzi ditut. Guztiok nora joan eta zer ikusi erabakitzen dugu, eta baita nola ere, hari eramaile gisa.

Ostrukaren zuloa - Ertza

Koreografia-zuzendaritza: Asier Zabaleta
Interpreteak: Asier Zabaleta
Eszenografia: Asier Zabaleta
Argiztapena: Antoni Angel Alcaide
Soinua-musika: Borja Ramos
Diru lgauntza: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Artelekuren laguntza - Gipuzkoako Foru Aldundia
Iraupena: 45'

1994tik honako konpainia hauetan parte hartu du Asier Zabaleta gipuzkoarrak: Arteszena, Adeshoras, Compañía de Vicente Sáez, Hojarasca, Q-ro y cía., Mascarada eta Alias. 1999tik 2004ra arte Suitzako Alias konpainiako partaide izan zen, eta ordutik, Ertza konpainia sortuostean, bere antzezle-lana koreografo-lanarekin uztartu du. Emoziotik sortzen den mugimendua nabarmendu nahi du bereziki bere dantzarekin, naturaltasunik eza eta ordenamendu estetiko soila alde batera utzita.

"Ostrukaren Zuloa" lanean honako gogoeta hau egiten da: beldurragatik benetan egitea nahi duguna alde batera uzten dugu, eta horren ordez nahi dugunetik gertu dagoen kontsolazio sari batekin konformatzen gara; "eta batzuetan ezta hori ere", dio autoreak.

 

Dueto - Moare Danza

Kontzeptua: Filipa Francisco eta Idoia Zabaleta
Interpreteak: Filipa Francisco eta Idoia Zabaleta
Argiztapena: Saroa Bikandi eta Gaizka Rementeria
Soinua-musika: Victora Rua
Koprodukzioa: Jangada de Pedra, Quarta Parede/ Festival Y, Circular Festival de Artes Preformativas
Diru laguntza: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Instituto das Artes/ Kultura Ministerioa
Iraupena: 55'

Moare Danza Vitoria-Gasteizen sortu zen 1992an. Urte hauetan dantzaren inguruan etengabe aritu da dibulgazio-, irakaskuntza-, ikerketa-, eta produkzio-lanetan. Honako pieza hauek produzitu ditu: besteak beste, "Runas", "Surco", "Motz", "La puta inocencia", "El rato de José", "Zeru Urdina", "Gau bakar bat", "Gata sombra" eta "Dueto". Gorputzaren alderdien inguruan esperimentatzeko, gogoeta egitekoeta sortzeko erreferentziazko egitura txiki bat izatea nahi du Moare Danzak.

11 hilabetetan zehar elkarri bidalitako posta-mezuetan oinarritutako pieza aurkezten dute Franciscok eta Zabaletak. Gorputza protagoniasta duen performancea, idazketarekin eta distantziarekin lotura duena, hainabt alderdiren eta identitateren aukerekin jokatzen duena, eta gorputzari eta gorpuztasunari buruzko imaginarioa partekatzen eta garatzen duena.
 

Piel - Moare Danza

Kontzeptua: Idoia Zabaleta, Leticia Morales, Sara Paniagua, David Azpurgúa, Santiago Latorre
Interpreteak: Leticia Morales, Sara Paniagua, David Azpurgúa
Argiztapena:Sara Paniagua
Musika: Santiago Latorre
Diru laguntza: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Centro Cultural Montehermoso, Logroñoko Udala.
Iraupena: 50'

"Piel" proiektuak ikuspegi jatorrizkoenetik tratatzen du gai hori. Azaletik eginiko bidaia hori jatorrira itzultzea eta bestearen bitartez birjaiotzea da aldi berean. Barrutik kanporako irekiera da, ibilbide anitzek osatua, fereka eta ukituen ataria prestatzeaz gozaraziz, ikuslea ukituzko begirada eta entzumenera gonbidatuz, etengabeko transformazioan dagoen organismo ezegonkorraren xehetasunez eta ñabardurez gozatzean arreta jarriz.
 

Rest - Ciento Cincuenta Cuerdas

Koreografia-zuzendaritza: Blanca Arrieta
Interpreteak: Robert Jacson, Jorge Lastra, Blanca Arrieta
Eszenografia: Oscar Grijalba
Argiztapena: Oscar Grijalba
Soinua-musika: Sascha Ángel
Diru laguntza: Gobierno Vasco y la colaboración del Teatro Pradillo de Madrid y el Teatro La Fundición de Bilbao
Koprodukzioa: Mercat de les Flors de Barcelona
Iraupena: 55'

"Vértigo", "Zero", "3600", "Memoria", "Efecto mariposa" eta "Rest" dira Blanca Arrietaren lan nagusiak. 2008an "Nostaljia" obraren sortze-lanarekin hasi da; hori Montrealeko L'agora de la Dense-rekin eginiko koprodukzioa da, eta Montreal Danse konpainiako dantzariek hartzen dute parte. Haien dantzak adierazkortasuna, poesia, indarra, leuntasuna, lasaitasuna eta argitasun handia islatzen ditu.

Obrak gai hauek tratatzen ditu: hondarra,hondakina, lurperaturk dagoena... Zer esanahi dute horiek guretzat? Muntaia ezkutuko espazio horri forma ematen saiatzen da.

"Rest" maitasuna eta gabezia da, beharra eta hutsda, edertasuna eta heriotza.

 

Staff - Cia Damian Muñoz

Koreografia-zuzendaritza: Damián Muñoz-Virginia García
Interpreteak: Damián Muñoz, Virginia García, Alexis Fernández, Steven Dall
Eszenografia: DMDANZA
Argiztapena: Javi Ulla
Soinua-musika: Borja Ramos, Steven Dall
Diru laguntza: Eusko Jaurlaritza
Koprodukzioa: Mercat de les Flors de Barcelona
Iraupena: 75'

Damián Muñozek 1996an sortu zuen bere konpainia, eta "Daño", "Asire", "Las mentiras del entusiasmo", "Tres tristes stripteases" eta "34NEGRO" koreografiak sortu ditu. Ciutat de Barcelona 2004 sari ajaso du, eta Feria de Huesca 2005en dantza-proposamen onenaren saria. Dantzarien eta dantza ulertzeko eraren artekoa harremana jorratzen duen ikerketa ildoa jarraitzen du bere obretan.

Lekuko zeregina beste pertsona baten esku uzten dugu, gure ekintzak onartuak izateko etengabeko beharra baitugu. Lekukoa da gure ahulezia, hortik dator hura defendatzeko eta babesteko egiten dugun indarra. Baina haren presentzia indartsuak guregan eragina izan dezake, eta munduko pertsonarik ahulena bihurtu gaitzake.

 

Solochelobach - Bebeto Cidra

Koreografia-zuzendaritza: Bebeto Cidra

Interpreteak: Bebeto Cidra, Natalia Jiménez, Iris Heitzinger

Argiztapena: Lluis Quintana

Soinua-musika: Johann Sebastian Bach

Musika zuzenean: (txeloa) Marçal Ayats

Diru laguntza: Generalitat de Catalunya, Castelldefelseko Udala eta Instituto de Teatro de Vic

Iraupena: 60'

Brasileko hainbat konpainia profesionaletan hasi zuen bere ibilera Carlos Alberto Cidra Leitek (Bebeto Cidrak), eta ondoren, Bebeto Cidra Konpainia sortu zuen. Gaur egun Kataluniako Generalitateko Kultura Departamentuko Pla de Residència de Creadors-eko partaide da. Dantza irakaslea izan da hainbat ikastetxetan: Bartzelonako Institut de Teatre, Àrea, Cia IT, etab. Konpainiak dagoeneko 20 produkzio baino gehiago sortu ditu; horietako azkena "Solochelobach" da. Mugimendu fisikoen plastikotasunean oinarritzen da haren dantza. Emozioak mugimenduan eramaten ditu, eta mugimenduaren poesia bilatzen du.

Pieza abstraktua, arina eta poetikoa da, Johann Sebastian Bachen suiteeo maitasun adierazpena. Musika eta dantzaren bategitea. Forma eta barru armonian batzen direnean errealitate bihurtzen den topaketa. "Solochelobach"ek mugimenduaren bitartez J.S. Bach misterioak erakutsi nahi dizkigu


Dantza garaikideari laguntza


Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak dantza sustatzeko dirulaguntza deialdi bat egiten du urtero, honako modalitate hauekin: sorkuntza koreografikoa, dantza ekoizpena, birak, formakuntza eta zabalkundea. Deialdi horren helburu orokorrak hauexek dira:   

➊ Beren aktibitatea Euskadin garatzen duten koreografo eta konpainien SORKUNTZA sustatzea.
➁ Sektore honetan egiten diren PROFESIONALIZAZIO ahaleginetan laguntzea, ahal delarik. 
➌ Euskadiko eta kanpoko ESZENA ZIRKUITOETAN dantzarako gero eta aukera gehiago izateko zabalkunde ekimenak sustatzea. 

Espezifikoki, honako kontu hauek bultzatu nahi ditu dirulaguntzen deialdiak:  

A.-Dantza sortzaile eta konpainiei laguntzea.             
B.-Urtero dantzako proiektu berriak izatea ahalbidetu nahi dute.
C.-Koreografo independenteak sortzeko baldintzak izatea.
D.-Dantza garaikidearen korrente bat sustatzea.
E.-Euskadiko panorama eta eskaintza kulturala aberastea. 
F.-Dantza, bitartekari kultural eta artistiko garrantzitsutzat baloratzen duen publikoa hazten laguntzea. 

Hala eta guztiz ere, sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeaz gain, dantzaren munduaren ahultasunik nabarmenena lanen difusioarena da. Horixe da hain zuzen ere Zirkuito honek landu nahi duen alorra.

Zirkuitoa etorkizunean...


Zirkuitoak sendotu  eta estabilizatu nahi du eta bai Euskadin, bai Estatuan, dantzaren profesionalek eta publiko zaletuak erreferentzia garrantzitsutzat  jo dezaten.
 

Programazioa

Gasteiz - Jesús Ibañez de Matauco antzokia

29/05/2008 20:30 - +ES3 / Organik
05/06/2008 20:30 - BAT / Ion Munduate

Gasteiz - Federico García Lorca antzokia

07/03/2008 20:30 - MONKEYS / Tapeplas 2

Gasteiz - Artium

19/04/2008 20:00 - DUETO / Moare Danza
16/05/2008 20:00 - REST / Ciento Cincuenta Cuerdas
06/06/2008 20:00 - ASTRA TOUR / Ion Munduate

Elorrio - Arriola Antzokia

29/02/2008 19:30 - GARI BELTZA / Ballet Biarritz Junior 3
01/03/2008 22:00 - OSTRUKAREN ZULOA / Ertza
15/03/2008 22:00 - MONKEYS / Tapeplas 2

Donostia - Gasteszena

23/02/2008 20:00 - HASTA MAÑANA / 10 & 10 Danza
08/03/2008 20:00 - OSTRUKAREN ZULOA / Ertza

Leioa - Kultur Leioa Auditorium

03/04/2008 20:00 - GARI BELTZA / Ballet Biarritz Junior 3
10/04/2008 20:00 - OJOS DE PEZ / Cia. de Danza Daniel Abreu
24/04/2008 20:00 - SOLOCHELOBAC / Bebeto Cidra

Agurain - Harresi Aretoa

17/05/2008 20:00 - GARI BELTZA / Ballet Biarritz Junior 3
18/05/2008 17:30 - AZUL / Larumbe Danza
24/05/2008 20:00 - OJOS DE PEZ / Cia. de Danza Daniel Abreu
25/05/2008 20:00 - STAFF / Cia Damián Muñoz

Agurain - Actividades de calle

17/05/2008 17:00 - TALLER DE DANZA PARA NIÑOS/ Larumbe Danza
18/05/2008 13:30 - +ES3 / Organik
24/05/2008 13:30 - CIRCLE OF TRUST / Circle of Trust
24/05/2008 18:30 - IN VINO VERITAS / Hojarasca
24/05/2008 23:00 - DESCENSO DEL DESEO / Damián Muñoz
25/05/2008 13:30 - UN VASO OLVIDADO EN LA TERRAZA, AHORA LLENO DE LLUVIA / Damián Muñoz

Andoain - Bastero Kulturgunea

11/04/2008 21:30 - ARGIRA / Verdini
13/04/2008 12:00 - NIÑA FRIDA / Karlik Danza Teatro
18/04/2008 21:30 - MONKEYS / Tapeplas 2
25/04/2008 21:30 - GARI BELTZA / Ballet Biarritz Junior 3

Gernika - Liceo Antzokia

16/05/2008 20:30 - GARI BELTZA / Ballet Biarritz Junior 3
23/05/2008 20:30 - HAIKU 4 / Matxalen Bilbao

Villabona - Gurea Antzokia

14/03/2008 22:00 - MONKEYS / Tapeplas 2
25/04/2008 22:00 - ASTRA TOUR / Ion Munduate
09/05/2008 22:00 - OSTRUKAREN ZULOA / Ertza

Campus de Leioa - Aula Magna de la UPV

16/04/2008 12:00 - PIEL / Moare Danza
30/04/2008 12:00 - HAIKU 4 / Matxalen Bilbao

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.