Dokumentuaren akzioak
"Rest", Blanca Arrietaren lan berria Bilbon
Alejandra Pizarnik
“Blanca Arrieta fideltasunaren eta lan-koherentziaren eredu bat da. Bere piezek beti daukate hasieratzat eta amaieratzat fisikaren mende dagoen dantzariaren gorputzaren eszena-ahalbideen —plastiko, adierazgarri eta emoziozkoen— esperimentazioa: tentsioa eta lasaitasuna, pisua eta esfortzua; beti lehenengo planoan, behaketaren mende, erabat agerian dagoen prozesua.”
Julia Martin, MADRIL
“... urradurarekin, poesiarekin eta indarrarekin, samur, lasai, argitasunez beteriko dantza, dantza garaikide librea. Sentitzeko, pentsatzeko leku bat. ... benetan ondo interpretatua, dotoreziarekin, txukuntasunarekin, soiltasunarekin.”
Lupe Gomez, EL CORREO GALLEGO
Blanca Arrieta
Blanca Arrietak gorputzean bertan, komunikazio-ahalbideez baliatuta, jaiotzen den hizkuntza eraikitzea planteatzen du. Gainera, mugimendua egiteko orduan abiadura eta zehaztasuna lantzen ditu. “Giza gorputzetik guztiak liluratzen nau, bere denborak, bere edertasunak, bere hauskortasunak, bere erresistentziak,...”
Lehenago “Vértigo”, “Zero”, “3600”, “Memoria” eta “Efecto mariposa” sortu zituen, Matxalen Bilbao euskal koreografoaaren “Mutis” lanaren zuzendari kide izan da eta “Ciento Cincuenta Cuerdas” lanarekin John Scott, Irish Modern Dance Theatreko zuzendari artistikoaren “Silvery Snot” ikuskizuna produzitu du.
Martxoak 15 – 16 20:30ean
Bilbo, La Fundicion
Ciento cincuenta cuerdas - Blanca Arrieta /
“Rest”
Blanca Arrieta
Sorketa: Blanca Arrieta
Interpretazioa: Robert Jackson, Jorge Lastra, Blanca Arrieta
Biola: Agustín Pérez
Argien diseinu: Oscar Grijalba
Musika original: Sascha Engel
Bideo errealizazioa: Víctor González
Biolaren musika: J. S. Bach
Argazkiak: Juan Félix Ruiz
Produkzioa: Ciento cincuenta cuerdas / Blanca Arrieta
Koprodukzioa: Teatre Mercat de les Flors
Lankideak: Teatro La Fundición, Teatro Pradillo
Diru-laguntza: Eusko Jaurlaritza
Eskerronak: 3. Kaia, Getxoko Dantza Elkartea
Dokumentuaren akzioak