Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Eta aurten zer?

Eta aurten zer?

Eraiki Dantza Taldea 2010/05/04 15:55

Larunbat honetan, Maiatzak 8, Eraiki Dantza Taldeak ikasturteko ekitaldi nagusienetako bat eskainiko digu Amaia Kultur Zentroan arratsaldeko 7etan. Ekitaldi honetan Eraikiko guztiek hartuko dute parte, 5 urteko dantzari txikietatik hasita, helduen taldeen bitarte. Ekitaldi honen helburu nagusia urte guztian zehar ikasitakoa eta landutakoa Irungo jendeari erakustea da; eta horrexegatik dantzari guztiek hartzen dute parte, denek baitute zerbait erakusteko.

Gehiago irakurri

Jai-Alai: kaleko dantza ikuskizuna estreinatuko du Aukeranek

Jai-Alai: kaleko dantza ikuskizuna estreinatuko du Aukeranek

Dantzan 2010/05/04 14:15

Aukeran dantza konpainiak eta Ados teatroak ikuskizun berria estreinatuko dute maiatzaren 22an Leioako Umore Azokan. Pelotaria eta pelotaren ingurukoa da Jai-Alai, Jose Antonio Vitoria eta Garbi Losadak zuzenduko dute eta Edu Muruamendiarazen koreografia izango du.

Gehiago irakurri

Musirakak parte hartuko du Ramon Aranzabalen Gau Magikoa ikuskizunean

Musirakak parte hartuko du Ramon Aranzabalen Gau Magikoa ikuskizunean

Dantzan 2010/05/04 13:39

"Gau magikoak" ikuskizuna Bergaran egingo da datorren ekainaren 25ean. Musika, dantza, eta performancea uztartuko dira Ramon Aranzabal margolariaren arte-lanen erakusketa bereziarekin bat eginez. Osintxuko dantza taldea da Musiraka.

Gehiago irakurri

Mugimenduan: Mikel Aristegiren erresidentzia artistikoa Hendaian

Mugimenduan: Mikel Aristegiren erresidentzia artistikoa Hendaian

Dantzan 2010/04/30 13:00

Mikel Aristegik erresidentzia artistiko bat egingo du Hendaian, Mugimendua izeneko proiektuarekin. Art and Project elkarteak antolatuta, maiatzaren 17ik 29ra iraungo du egoiliar programak, eta Stephanie Fance ikertzailearekin elkarlanean arituko da. Lan horren emaitza bat maiatzaren 29an, ikusi ahal izango da, "Bateleku batean" pieza aurkeztuko baitu Aristegik.

Gehiago irakurri

XIV. Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala

XIV. Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala

Iratxe de Arantzibia 2010/04/29 14:25

Dantzaren Hilabetearen amaiera-ekitaldia Dantzaren Nazioarteko Egunaren Gala izango da, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da, maiatzaren 2an, igandean, 19:30ean. Hamalaugarren edizioan, ikuskizunak arte eszeniko honen estilo sorta zabalaren erakusgarri izan nahi du. Hori dela eta, etortzen direnek era guztietako piezak ikusteko aukera izango dute, hasi bariazio klasiko eta neoklasikoetatik, eta dantza garaikideko estilo modernoetaraino, psikodantza edo klakea barne, bai eta dantza tradizionalaren eraberritzea ere, euskal neofolklorearen bidez.

Gehiago irakurri

Dantzaren VIII. Sariak emango ditu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak

Dantzaren VIII. Sariak emango ditu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak

Iratxe de Arantzibia 2010/04/29 12:56

Jon Vallejok errebelazioa saria eta Monica Zamora ibilbidearen saria jasoko dute. Dantzaren hilabetearen azken ekitaldien artean, Dantzaren Sariak emango ditu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak. Bihar, larunbata, maiatzak 1, eguerdiko 12:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean izango da ekitaldia.

Gehiago irakurri

Jean Michel Guilcherrek Zuberoan egindako dantzen grabazioak

Dantzan 2010/04/29 08:20 2

Jean Michel Guilcher dantza ikertzaile frantziarrak Euskal dantzak atzertu zituen 1962 eta 1976 bitartean. Bere ikerketetarako hainbat film grabatu zituen. 2006ko azaroaren 11an, Mone Guilcher, bere alabak, Zuberoan egindako grabazio horietako batzuk aurkeztu zituen Barkoxen, dantzaren inguruan antolatuta jardunaldietan. Dantzaren nazioarteko eguna ospatzeko altxor eder hori argitaratuko dugu aste honetan. Bideo bat eguneko argitaratuko dugu eta artikulu honetan joango dira agertzen guztiak.

Gehiago irakurri 2

Santa Grazik emango ditu 2011ko maskaradak

Santa Grazik emango ditu 2011ko maskaradak

Dantzan 2010/04/28 17:46

Larrainek Zuberoan egin beharreko emanaldiekin bukatuta —Zuberoatik kanpo, Iruñean emango dute azken-azkena—, datorren urteko maskaradak nork emango dituen ere jakinarazi du Xiberoko Botzak: Santa Grazik.

Gehiago irakurri

Engarabi: Dantza flamenkoa eta euskal dantza uztartuta

Dantzan 2010/04/28 17:28

Soledad Ruz flamenko dantzaria eta Mentxu Arrieta idazleak bi kultura aberats eta desberdin uztartzeko gogoarekin jarri zuten abian 2003. urtean Engarabi proiektua. Lan horren emaitza aurkeztuko dute datorren maiatzaren 21ean, Donostian, Lugaritz kultur etxean, eskainiko duten emanaldian.

Gehiago irakurri

Asier Zabaletak Next In Line estreinatu du Cheliabinsk-en

Asier Zabaletak Next In Line estreinatu du Cheliabinsk-en

Dantzan 2010/04/28 17:13

Asier Zabaleta koreografoa Intradance ekimenean parte hartzeko hautatua izan den bost koreografo europarretako bat da. Proiektu zabala da, dantza garaikidea ardatz duena, eta Errusia eta Europako Batasunaren artean koprodukzioak bideratuko dituena. Olga Pona koreografoak Asier Zabaleta hautatu du Cheliabinsk talde errusiarreko dantzariekin proiektu berria sortzeko eta aste honetan estreinatu du bere lana Errusian.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak