Dokumentuaren akzioak
Godaleta eta surfa: modernist basque surfing
Surfaren alderdi koreografikora bidaia planteatu dute Iker Treviño eta Xabier Zirikiainek lan honetan. Godalet-dantza alde batetik, surfa bestetik. Zuberoako maskaradetako bost aitzindariak godalet-dantza egiten ageri dira. Bestetik, Biarritzeko hondartzan, surf taula gainean bere dantza propioa egiten duten surfista talde baten irudiak ikus daitezke. Dantzari dagokionez Eskola dantza taldeko dantzariek parte hartu dute filmaren grabazioan.
12 minutuko iraupena du lanak eta bihar, ostirala, ekainak 11, arratsaldeko 21.00etan aurkeztuko da Donostian, Antzoki zaharrean, Surfilm Festibal jaialdiaren baitan.
Modernist Basque Surfing teaser from debolex films on Vimeo.
.
Dokumentuaren akzioak