Dokumentuaren akzioak
Euskal dantza balioan: euskal dantza ikasketen inguruko gogoeta
Kulturaren Euskal Planaren baitan dantza sektoreak azpimarratu zuen behar nagusienetako bat, Euskal dantza balioan jartzea izan zen. Bide horretan laguntzeko asmoarekin, Gipuzkoako Foru Aldunditik gogoetan sakondu eta pauso ematen joateko programa bat jarri zuen abian 2009. urtean.
Lan horren ondorio eta hausnarketak partekatu nahi dira orain, dantzari, dantza irakasle eta dantzazaleekin, eta helburu horrekin "Euskal dantza balioan. Euskal dantza ikasketen inguruko gogoeta" jardunaldia antolatu da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian ekaianaren 21ean arratsaldeko 19:00etan.
Euskal dantza balioan
Euskal dantza ikasketen inguruko gogoeta
Sarrera hitzak:
- Maria Jesus Aranburu: Gipuzkoako Kultura eta Euskara Foru Diputatua
- Juan Antonio Urbeltz: Ikerfolk elkarteko lehendakaria
- Xabier Mendizabal: Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko lehendakaria
Hizlariak:
- Sabin Bikandi: Etnomusikologian Doktorea, musika eta dantza irakaslea.
- Oier Araolaza: Kazetaritzan eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua. Dantzan.com elkarteko ordezkaria.
Galdera-erantzunak
Helburuak
Orokorra:
• Euskal dantza tradizionalaren formakuntza sustatzeko eta sendotzeko bideak aztertu. Mota horretako ikasketak egituratzearen egokitasunaz gogoeta egin, eta dantza tradizionalaren transmisio sistema egituratzen hasteko adostasun puntuak bildu.
Zehatzagoak:
• Euskal dantza tradizionalen ikasketa kurrikulumaren zirriborroa aurkeztu
• Gipuzkoako dantza irakasleen ezaugarri eta beharrei buruzko txostena
aurkeztu.
Eguna: ekainak 21, astelehena
Ordua: 19:00
Lekua:
Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusia
Dokumentuaren akzioak