Dokumentuaren akzioak
II. Mutxiko Eguna Errenterian ekainaren 13an
Beti Prest Dantza Taldea
2010/06/10 12:56
Beti Prest Dantza Taldea Elkarteak antolatuta "II MUXIKO EGUNA" ospatuko da Errenterian. Ekainak 13 igandea, eta egun horretarako egitaraua hau da:
11:00etan Ereintzako txistulariak herriko kaleetan zehar ibiliko dira.
12:00etan Herriko Plazan muxikoak dantzatuko dira
Errenteriako Dultzaineroen laguntzarekin Larrain Dantza egingo da saio bukaeran.
Ondoren, pintxo eta trago bat hartzeko aukera izango dugu.
Besterik gabe, parte hartzera gonbitea luzatzen zaizue.
Dokumentuaren akzioak