Dokumentuaren akzioak
Txotx ekainean: sorkuntzarako akzidenteak
Ekainak 19 eta 20, 20:00etan.
María Ibarretxe, Jorge Lastra, Izaskun Santamaría.
Sortzaile gonbidatua: Sonia Gómez
Argazki bat begiratu, eta buelta ematerakoan ikusten duzun gauza bakarra zelo arrastoa da. When I'm watchin' my TV and a man comes on to tell me how white my shirts can be. Hey hey hey, that's what I say. Nire etxea ez dago katalogo batean, eta nire familia ez litzateke prenatal-en aterako.
TINTO DE VERANO / TXOTX EKAINEAN 2010 bide berrietatik dabil.
Sorkuntza eszenikorako proba-banku bat da. Akzidente artistikoen “laborategi” bat, non jarraitu beharreko ildoak parte-hartzaileen eta dakartzaten materialen araberakoaK izango diren, zeintzuek ondoko elementuekin jokatuko duten:
- elkartuta egoteko aldi labur bat: 2 aste
- ikerketa espazio bat: lan-gela
- truke profesionalerako une bat: taldea eta gonbidatua
- agertzeko toki bat: La Fundición
- ideia bat, tokiko sortzaileen taldetik eta euren artean sortzen dena
- sortzaile gonbidatuaren figurarekin batera.
Sorkuntzarako akzidenteak jardunbideak tokiko talde baten eskura eta laguntzeko prest jartzen du kanpoko figura bat, euren ibilbideetatik landakoa, estatuko sortzaileen artean gailen diharduena, “beren pentsamenduetan sarri erabili arren, sekula ingurura ekarri ezin izan zuten norbait”, prozesuaren katalizatzaile eta kanpoko begi izanez jardungo duena. Aukera kuasi ”akzidentala”
Iturria: La Fundicion
Dokumentuaren akzioak