Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Mutxiko dantza taldeak azken mutxiko ekitaldia egingo du AEBtara abiatu aurretik
Mutxiko Dantza taldea egunak kontatzen ari da jada, Estatu Batuetara egingo duten bidaiarako. Baina joan aurretik, denboraldiko azken Mutxikoak ospatuko dituzte Hendaiako merkatuan, Ekainak 27-an 11:30 etan.
Dantza Abandoibarran: Lekuz Leku 2010 Bilbon
Hiru egunetan, ekainak 24, 25 eta 26an, 19:00tik aurrera dantza eta jende ibiltaria aurkituko dira Abando Ibarran. Helburua: dantza garaikidearen hizkuntza aniztasuna publiko guztietara doan hurbiltzea, eta koreografia lana hiri guneetan sakontzea. Horretarako Lekuz Leku 6. Edizioan nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkezten ditu gune bakoitzekrako sorketa espezifikoekin.
Gure Dantzak 2010 Noainen
Ardantzeta dantza taldeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Gure Dantzak jaialdia ospatuko da Noainen igandean, ekainaren 20ean. Adineko dantzarien eta dantzari-ohien taldeek parte hartzen dute Gure Dantzak jaialdian.
Lapurdiko Jauzien ikastaroa Errenterian
Claude Iruretagoiena dantzariaren eta koreografoaren eskutik. Uztailaren 12,13 eta 14a bitartean, Errenterian
Dantzariei Zugarramurdirako gonbitea: Gipuzkoako Dantza Zahar-Berriak
Kaixo dantzari lagunak: Datorren larunbateko Zugarramurdiko Dantzaldiaren kariaz, zuengana jotzen dugu berriro, laguntza eske, zuek ezagutzen dituzuen beste dantza-talde edo taldeetan ez dauden dantzariengana karta hau helarazteko.
Euskal dantza balioan: euskal dantza ikasketen inguruko gogoeta
Euskal dantza balioan izenburupean dantza ikasketen inguruko gogoeta jardunaldia antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak. Datorren ekainaren 21ean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean burutuko da eta saio irekia izango da, dantza tradizionalaren transmisioa intereseko gai duten guztientzat irekia.
Biarritzeko 20. Maitaldiaren egitaraua
Datorren irailaren 10etik 19ra ospatuko da Biarritzen Maitaldia dantza jaialdiaren 20. ekitaldia. Hona hemen urteurreneko jaialdiak izango duen egitarau osoa.
Zazpi Jauziak EITBren bideosorkuntza lehiaketan
EITBk antolatu ohi duen bideosorkuntza lehiaketan parte hartzen ari dira Agoizko dantzariak. Dantzarientzako animazioak sortzeko sistema garatzen ari dira eta oraingo honetan zazpi jauziaken inguruko bideoa aurkeztu dute.
Txotx ekainean: sorkuntzarako akzidenteak
La Fundicion-ek, ikerketa, sorkuntza eta ekoizpen prozesuekin lotutako baliabide zentro bezala, sorkuntzarako akzidenteak ekimena proposatzen du. Sorkuntza eszenikorako probelakua. Istripu artistikoen laborategia, non, parte hartzaileen araberakoak izango diren lan lerroak.
Gau zuria: dantza garaikidea museoan
Bilboko Arte Ederretako museoan Gau zuria ospatuko da ekainak 19an, larunbatean. Bilbao 700 Fundazioak antolatutako ekitaldi honetan artea eta kultura hiriko bazterretara zabaltzeko ahalegina egiten da larunbat gauean. Dantza garaikideak hartuko ditu Arte ederratako museoaren espazioak La Fundicion-en laguntzarekin egindako dantza programazio baten bidez:
Dokumentuaren akzioak


