Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elai-Alai dantzan 1938ko film batean

Dokumentuaren akzioak

Elai-Alai dantzan 1938ko film batean

2010/07/16 12:00
Elai-Alai dantzan 1938ko film batean

Argazkiak: Euskadiko Filmategia

Olaeta Baleten omenez antolatu den erakusketa Baionako Euskal Museoan dago ikusgai, eta horrekin batera ekitaldi berezi bat burutuko da uztailaren 21ean. Segundo Olaetak sortu zuen Elai Alai jatorrizko taldearen irudi zaharrak berriztatu ditu Euskadiko Filmategiak eta horiekin 15 minutuko filma prestatu du. Elai-Alairen lehen urteetako emanaldietan hartutako irudiak dira.

Elai-Alai 1927an sortu zuen Segundo Olaetak Gernikan. 1936an gerra piztu zenean, Frantziara eraman zuen taldea Olaetak, eta Eresoinkarekin batera, euskal enbaxada kulturalaren parte izan zen. 1938an, Frantzian zeudela, Nemesio Sobrevila zuzendari bilbotarrak egin zuen Elai-Alai filma. Eusko Jaurlaritzaren enkarguz egin zuen pelikula, Gerra Zibilean Euskal Herriak bizi zuen egoera salatzeko asmoarekin.

Paris-eko antzoki garrantzitsuetan Elai-Alaik eta Eresoinkak egindako emanaldien irudiak jasotzen ditu batik bat filmak. Ez da osorik gordetzen filma, baina zati handi bat bai eta horixe egokitu eta prestatu du Euskadiko Filmategiak.

Elai-Alai 2 Euskadiko Filmategia

Filma ikusi ondoren, Philippe Oyhamburuk mintzaldia eskainiko du, Elai Alairen ibilbideaz, eta haren ondotik etorri zirenetaz: Olaeta eta Oldarra baletak besteak beste.

"Elai Alai" Filmaren Proiekzioa

Philippe Oyhambururekin topaketa

  • Olaeta erakusketaren inguruan
  • Uztaiak 21, 18:00etan
  • Baionako Euskal Museoa

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.