Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza berria estreinatuko dute Antzuolan, Mairuaren Alardean

Dokumentuaren akzioak

Dantza berria estreinatuko dute Antzuolan, Mairuaren Alardean

2010/07/05 10:45

Iaz egin ziren Mairuaren Alardea berritzeko lehenengo aldaketak. Eusko Ikaskuntzari eskatu zitzaion laguntza eta erakunde honetako ikertzaileek zenbait aldaketa proposatu zituzten alardearen bizi iraupena ziurtatzeko. Iaz mairuaren irudia duintzek urratsak eman zituzten, diskurtsoa, jantzietan eta eszenografian ere aldaketak egin ziren, eta ibilbidea luzatu zen. Mairuaren segizioa ere sendotuko da aurten. Babes talde handiagoa izango du aurten mairuak.

Aurten dantzak alardean gehiago integratzeko ahalegina egingo da, aparte xamar geratzen zirela iruditu baizitzaien. Eta dantza berria estreinatuko da. Dantza berri horren doinuaren zati bat, Antzuola izeneko zortzikoa, Jose Inazio Ansorenak idatzi du. Oinarin dantza taldeko neskek dantzatuko dute dantza berria.

Ohi denez uztaileko hirugarren asteburuan, larunbat arratsaldean egiten da Mairuaren Alardea Antzuolan. Aurten uztailaren 17an izango da.

 

Iturria: Goiena