Dokumentuaren akzioak
Aldaketa ugari aurtengo Mairuaren Alardean
Egoera honen aurrean eta alardea biziberritu asmoz, Udal ordezkariak, Mairuaren Alardearen Kultur Elkartekoak eta beste hainbat herritar elkarlanean aritu dira.
Lau izan dira izan dituzten helburu nagusiak. Hasteko, mairuaren
irudia duintzea, orain arte soldaduen buruzagiarekiko azaltzen zuen
menpekotasuna gaindituz eta protagonismo handiagoa emanaz.
Honetaz
gain, gaur egungo antzuolarrek konpartitzen dituzten balioak alardean
integratu gura izan dituzte, baita diskurtsoa historiarekin hobetu lotu
eta eszenografia indartu ere.
Ibilbide luzeagoa
Uztailaren 18an ikusiko diren aldaketa zehatzei dagokienez, nagusienetako ibilbidea izango da; orain artekoa baino luzeagoa izango da berau, Antiguako ermitaraino eta Beheko auzoraino helduko delarik.
Beste hainbat aldaketa ere egingo dira: mairua hobeto karakterizatuko dute; musika eta dantza gehiago sartuko dira; diskurtsoa Antzuolako euskaran izango da eta jantzietan ere egongo da aldaketarik: uniformatu egingo dituzte. Kaleetan alardea egin bitartean gainera, plazan dokumental bat eskainiko dute. 19:00etan hasiko da aurten alardea.
Patxi Olabarria zinegotziaren esanetan, aldaketok ez dute alardearen funtsa aldatuko: antzuolarrentzat autoafirmazio erritoa izaten jarraitzea gura dute, baina inor zapaldu edo erasotu barik.
180 pertsona irtengo dira aurtengo alardean, beste urte batzuetan baino gehiago, eta herritarrak eta kanpotarrak alardean parte hartzera animatu dituzte.
Mairuaren Alardea biziberritzeko lanean ibili den lantaldea
Dokumentuaren akzioak