Dokumentuaren akzioak
Mairuaren Alardea egokitzeko bi talde osatuko dira eta datorren urteari begira egingo dute lan
Batek diskurtsoa eta koreografia aztertuko ditu; besteak, parte-hartzea nola bultzatu. Hamabost eguneko epea hartu dute eta hilaren 16an egingo dute hurrengo bilera
Diskurtsoa eta historia talde batek eta Alardearen
koreografia beste batek sakontzea zen hasierako planteamendua, baina
asteleheneko bileran biak uztartzea aproposagoa dela erabaki zen.
Bileran azaldu zenez, lotuta daude bata bestearekin eta elkarrekin
aztertuko dituzte.
Informazioa
Transmisioari garrantzi handia eman zioten batzarreko
kideek. Aldaketei behar bezala oratzeko eta antzuolarren parte-hartzea
errazteko ezinbestekotzat jo zuten herriari informazioa zabaldu eta
ematen diren pausoak ezagutaraztea, herritarrek gerturago senti dezaten
Alardea.
Bestalde, bilerara joandako zenbait lagunek denbora
eskatu zen esku artean duen dokumentazioa irakurri eta sakon-tzeko.
Horregatik, hamabost eguneko epea hartu dute hurrengo bilerara arte.
Hilaren 16an izango da eta orduan emango dituzte pauso berriak.
Dokumentuaren akzioak