Dokumentuaren akzioak
Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia 2010
Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia
Uztailak 23, osteguna
- 18:00 - Taldeen harrera herriko udal-agintarien eskuz.
- 18:30 - Herriko udaletxetik Zabaltza plazaraino desfilea.
- 19:00 - Jaialdiaren inaugurazioa Irungo Zabaltza plazan.
Uztailak 24, larunbata
- 20:00 - Zarauzko kaleetan zehar desfilea.
- 23:00 - Zarauzko Munoan emanaldia.
Uztailak 25, igandea
- 12:30 - Etxalar herriko plazan emanaldia.
- 21:00 - Emanaldia Hendaiako Gaztelu-Zahar frontoian.(Eguraldi txarra eginez gero, Beltzeina frontoian.)
Uztailak 26, astelehena
- 20:00 - Berako Alzate plazan emanaldia. Eguraldi txarra eginez gero, Altzateko frontoian
Uztailak 27, asteartea
- 19:00 - Jaialdiaren amaiera Irungo Zabaltza plazan.
Valdemedel talde folklorikoa, Badajoz, Espainia
Valdemedel taldea Badajoz probintziakoa den Ribera de Fresno herrian sortu zen 1983an Don Juan Antonio Gallardo Alvarez eta Don José Joaquín Masa Romero maisu eta folkloristen eskutik. Talde hau “Melendez Valdes” Kultur Elkarteko, Extremadurako Folklore elkarteko eta Espainiako Folklore Elkarteko (C.O.N.F.E.E.) bazkidea da.
Gaur egun taldea 50 bat gazteek osatzen dute, musikari eta dantzarien artean. Baino honez gain, Folklore Haur Eskola bat dauka, eta bertako ikaslean handitzen eta hobetzen doazen heinean, handien taldera pasatzen dira.
Egungo taldearen zuzendaria Luis Masa Marcías da eta lehen hezkuntzako ehun ikasle baino gehiago ditu bere ardurapean.
Valdemedel-en haur taldeak Espainiako hainbat jaialdietan hartu du parte, eta gainera, Behe Extremadurako Folklore Jaialdian, beraien haur jaialdia antolatzen dute ere.
Timisul folklore taldea (haur taldea) . ErrumaniaTaldea 1996an sortu egin zen Timisoara herriko kultur etxeak antolaturiko ikastaroetako ikasleekin eta Vladu Doru koreografoaren laguntzaz.
Gaur egun Timisoarako eskola guztietako ikaslez osatua dago eta bertan musikari, abeslari naiz dantzariak aurki ditzakegu. Honi esker, beraien tradizio herrikoiak eta ohitura folklorikoak emanaldien bidez ezagutzera ematen dituzte.
Taldearekin jotzean duen orkestrak Errumaniakoa eskualde ezberdinetako abesti eta kantak eskaintzen ditu eta honi esker Banat, Ardeal, Moldova, Oas eta Bihor probintzietako dantzak aurkezten dizkigu Timisul-ek.
Egun arte, Errumaniako eskualde desberdinetako jaialdietan parte hartzeaz ez ezik, munduan zehar egon dira beraien ondarea zabaltzen Frantzia, Turkia, Grezia, Serbia eta Hungaria bezalako herrialdeetan.
Etnos dantza eta kantu taldea. Skopje. Mazedonia
“Etnos” dantza eta kantu taldea, Mazedoniako hiriburua den Skopje hirian sortu zen 2000. urtean. Talde honen helburu nagusienetako bat beraien kultura eta tradizioak Europan zehar zabaltzea da. 7 eta 18 urte bitarteko 150 bat dantzarik osatzen dute elkarte hau; zeintzuk era berean talde ezberdinetan sailkaturik dauden. Etnosek 400 bat emanaldi eskaini ditu bai Mazedonian eta baita Europako herrialde ugaritan ere, esate baterako: Frantzia, Alemania, Finlandia, Ukrainia, Polonia, Italia, Austria, Erromania, Eslovakia, Txekiar Errepublika, Turkia, Bulgaria eta Kroazia.
Etnos taldeak Mazedoniako lurralde ezberdinetako folklorea aurkeztu nahi digu, beraien kultur aberatsa ezagutarazteko asmoz. Hauen janzkerak ere oso ugariak dira, eta hauei esker dantza eta kantu oso desberdinak eskaintzeko aukera ematen die.
Parte hartu izan dituen jaialdi guztietan arrakasta eta gorespen handiak lortu izan dituzte. Eta horietako batzuetan sariak ere irabazi egin dituzte, hala nola, Lebork (Polonia) hiriko jaialdian.
ERAIKI DANTZA TALDEA, Irun. EUSKAL HERRIA.
1978 inguru zen, Irungo Behobia auzoko gazte talde batek Eraiki Dantza Taldea (www.eraikidt.com) sortu zuenean, hasieratik Euskal Herriko folklorea bizirik mantentzeko lanetan aritu den taldeetako bat izan dena. Gaur egun 150 bat dantzari ditu, 5 urtetatik helduetaraino direnak. Antzezten duen folklorea Euskal
Jarduera kulturalak
Uztailak 23, osteguna
10:00 Irungo Zabaltza plazan eta egun osoan zehar:
- Taldeen arteko olinpiadak.
- Taldeen arteko Dantza trukaketa.
- Dantza tailerra publikoarekin.
- Taldeak ekartzen dituzten musikarien kontzertua.
Uztailak 24, larunbata
10:00 - Donostian zehar bisita gidatua eta Akuariumera sarrera.
Uztailak 26, astelehena
10:00 - Hondarribia hirian zehar bisita gidatua eta Txingudi badia ezagutzeko barku itzulia.
Uztailak 27, asteartea
11:00 - Irun hirian zehar bisita gidatua, Junkal Eliza eta Oiasso museo erromatarra barne.
Informazioa: Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia
Dokumentuaren akzioak