Dokumentuaren akzioak
Zarauzko folklorea sakon aztertu dute Alberdik eta Etxabek
Urte askotako lanaren ondoren 2009ko abenduan ikusi zuen argia Xabier Alberdi eta Xabier Etxabek idatzitako liburu honek. Izenburu osoa "Zarauzko folklorea. Eboluzio historikoa, haren aldaketan egon diren interesen azterketa eta festa-ereduen inguruko hausnarketa" du, eta 424 orrialdeko liburu mardul eta sakona da. Zarautzen folklore adierazpenei buruzko datu historikoak jasotzeaz gain, horiek beren testuinguruan jarri dituzte ikertzaileek, eta gaur egungo folklore errealitateaz ere aritu dira bertan.
Garai bateko Zarauzko folklore adierazpenen bilketa xehea egin ondoren, dantza taldeen XX. mendeko ibilbideaz aritu dira egileak. Mende hasierako dantzarien inguruko datuak, gerra aurreko urteetako dantza taldeen indartzea, gerra ostea, kultur eredu berriak, dantza eskolak, eta XXI. mende atariko egoera.
Dokumentuaren akzioak