Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Zarauzko folklorea

Dokumentuaren akzioak

Zarauzko folklorea

Egilea
Xabier Alberdi eta Xabier Etxabe
Formatua
Liburua
Editorea
Zarauzko Udala
Data
2010/07/01

Urte askotako lanaren ondoren 2009ko abenduan ikusi zuen argia Xabier Alberdi eta Xabier Etxabek idatzitako liburu honek. Izenburu osoa "Zarauzko folklorea. Eboluzio historikoa, haren aldaketan egon diren interesen azterketa eta festa-ereduen inguruko hausnarketa" du, eta 424 orrialdeko liburu mardul eta sakona da. Zarautzen folklore adierazpenei buruzko datu historikoak jasotzeaz gain, horiek beren testuinguruan jarri dituzte ikertzaileek, eta gaur egungo folklore errealitateaz ere aritu dira bertan. 

Garai bateko Zarauzko folklore adierazpenen bilketa xehea egin ondoren, dantza taldeen XX. mendeko ibilbideaz aritu dira egileak. Mende hasierako dantzarien inguruko datuak, gerra aurreko urteetako dantza taldeen indartzea, gerra ostea, kultur eredu berriak, dantza eskolak, eta XXI. mende atariko egoera.

Aurkibidea

  • Eskertza
  • Hitzaurrea
  • Alkatearen agurra
  • Laburdurak
  • Sarrera
  1. Antzinako Zarautz
  2. Zarautz berria
  3. II. Errepublika, gerra zibila eta frankismo garaiak
  4. Zarauzko folklorea gaur (1976-2008)
  5. Folklorearen transmisioari buruzko hausnarketarako eredu bat: dantza taldeak Zarautzen XX. mendean.
  • Konklusioak
  • Glosarioa
  • Bibliografia

 

Zarauzko folklorea. Eboluzio historikoa, haren aldaketan egon diren interesen azterketa eta festa-ereduen inguruko hausnarketa

Xabier Alberdi Lonbide eta Xabier Etxabe Zulaika

Zarauzko Udala, 2009.

ISBN: 978-84-935743-9-0

L.G.: SS-1635/09

Dokumentuaren akzioak