Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Hemen da Dantza Hirian 2011 jaialdia
Dantza hiri-guneetara eramaten duen jaialdia da Dantza Hirian, kalean, ikusle eta oinezkoen aurrean paratzen dena, eta dantza ez-ohiko eremuetan gozatzeko aukera ematen duena. Irailaren 16tik 25ra Eneko Alkaraz, La Vouivre, Ertza, Rootlessroot, Yiphun Chiem, Jesus Rubio edo Irunbreak-en emanaldiak izango dira Donostia, Irun, Donibane Lohizune, Errenteria eta Baionan.
Begitaldia Maitaldian 3 Maritzuliren Aurrez aurre
Maritzuli konpaniak publikoa loriatu du igande gauan kasinoan. Claude Iruretagoyena, bere dantzariek eta Behobiako Eraiki dantza taldeak euskal dantzaren alde ezezagunaren parte bat argitu dute Aurrez aurre emanaldiarekin.
Aikok dantzaldi ibiltariaren edizio berri bat eta jota mintegia aurkeztu ditu
2011-12 Ikasturterako prestakuntza-eskaintzak berrikuntza garrantzitsuak izango ditu: oinarrizko dantza ikastaroa, dantzaguneen sorrera eta jotari buruzko monografikoa.
ABBEk indarrez ekingo dio 2011/2012 denboraldiari
Lehen aldiz Euskaldunan, Victor Ullate Ballet-Comunidad de Madrid izango da 2011ko dantza sari onenaren Max saria eskuratu duen "Wonderland" ikuskizunarekin. Gainera, "Euskaldunak eta dantza" 7. jaialdia sorpresaz beterik dator, tartean, Royal Ballet-eko lehen bakarlaria den Itziar Mendizabalen "Kai" balletaren estreinaldia dela.
Oroitzen naiz: Jean Nesprias (84 urte), Philippe Oyhamburu (90) eta Koldo Zabala (75) dantzan
Mugaz gaindiko bere proiektuaren barruan, Malandain Ballet Biarritz Euskal Kultur Erakundearekin elkartu da bakarra den ikuskizun bat sortzeko. Ohiz kanpokoa izango den ikuskizun hau zurekin partekatzea gustatuko litzaiguke. Ikuskizuna Biarritzen, Donostian eta Bilbon eskainiko da. Je me souviens... Oroitzen naiz...
Maitaldia: Begitaldia Larunbata 11/09
Lagun arteko elkarrizketetan, batez ere gizon arteko elkarrizketak direlarik, "nik dantza ez dut hain maite" bezalako erranaldiak entzun ohi dira. Iritzi bat baino gehiago, ez-ezagutza baten islada izaten da. Dantza, adierazpen artistiko bat da, musika, eskultura edota arte grafikoak diren bezalaxe. Baina besteak ez bezala, denek egiten dugu dantza!
Begitaldia Maitaldian 2
Hemen bezela aste honetan, Ziburuko Piarres Larzabaleko 4.eneko klase batek dantza ospatuko du urte osoan zehar. Lehen gertakizun gisa 21 nerabeko klasea Maitaldira etorri da bi emanaldiren ikustera, Tango sumo eta Derniere minute konpaniak.
Alurr Dantza Taldearen ikastaroetako matrikula zabalik
Alurr Dantza Taldeak matrikula zabalik izango du irailaren 15etik 30era arte. 4 urtetik gorako edonork izena ematen ahal du.
Dantza Hirian marrazkien bidez: gaur egungo dantza haurren begietan
Aurten ere Dantza Hirian Jaialdia Errenteriara iritsiko da eta aurrerapen gisa, eta lehen ekitaldi modura, marrazki erakusketa bat antolatu da irailaren 5etik 10 bitarte. Marrazkien erakusketa honetan, Dantza Hirianek adierazpen-eremu bat sortu du aurreko edizioan antolatutako eskola-saioetara etorri ziren lehen hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei zuzendua.
Bizkaiko dantza soltea aztergai dantza solteko beteranoen topaketan
Beti Prest elkarteak antolatuta, Dantza solteko beteranoen 3. topaketak burutuko dira datorren irailaren 24an Errenterian. Aurten, Bizkaiko dantza soltearen bilakaera izango dute aztergai.
Dokumentuaren akzioak


