Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gubernatis: "Nola azaldu ergelkeria, sektarismoa eta itsukeriaren eraginez euskal dantza tradizionaleko talde bikain batek ez jasotzea erakundeen diru-laguntzarik"

Dokumentuaren akzioak

Gubernatis: "Nola azaldu ergelkeria, sektarismoa eta itsukeriaren eraginez euskal dantza tradizionaleko talde bikain batek ez jasotzea erakundeen diru-laguntzarik"

2011/09/30 13:00
Le Nouvel Observator egunkariko Raphael de Gubernatis-ek Maitaldiaren jarraipen estua egin du eta kronika luzea idatzi du ikusi eta bizitakoaren inguruan. "Iragan mamitsua eta erdipurdiko aktualitatea" titulatu du. Hitz zorrotzez idatzitako artikulua da, erdipurdiko dantza garaikidea babestu eta ondare tradizionala baztertzen ari den erakunde sistema gogor salatzen duena.

"Nola azaldu ergelkeria, sektarismoa eta itsukeriaren eraginez euskal dantza tradizionaleko talde bikain batek ez jasotzea erakundeen diru-laguntzarik, eta aldiz, erdipurdiko batek, koreografia garaikidearen estatusak goraipatua, laguntza publikoak jaso eta antzokietara bidea egitea". Gubernatis asaldatua ageri da, dantza tradizionalaren ondare izugarria bizirik gordetzen duen Maritzuli dantza konpainiak ez duela laguntza publikorik jakinda, eta bien bitartean dantza garaikideko edozein ahaleginek erakundeen babesa duela ohartuta.

"Azpimarratzekoa den kalitatezko jantziekin, eta oraindik garrantzitsuagoa dena, aurreikusten ez genuen errepertorio koreografikoaren aberastasunarekin -ezjakintasunean mantentzen gaituztelako-, Maritzuli euskal dantzari taldeak, jaialdiak gonbidatua eta babestua, egoera larria bizi du ez duelako babes publikorik jasotzen". Gubernatis-ek dio ondare zoragarria bizirik mantentzen duela Maritzulik, "ezinbesteko lana, sorkuntzara erabat emana dagoen herrialde batean", eta Claude Iruretagoienak zuzentzen duen konpainiaren lana ezinbestekontzat jotzen du.

Irakurri hemen artikulua osorik:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.