Hiru dantzari heldu oholtza gainean

2011/09/27
Hiru dantzari heldu oholtza gainean

Malandain Ballet Biarritz eta Euskal Kultur Erakundea batu dira ikuskizun hau ekoizteko. Jean Nesprias (84 urte), Philippe Oyhamburu (90 urte) eta Koldo Zabala (75 urte) dira oholtzara igoko diren hiru dantzariak, eta Mizel Theretek zuzendutako koreografia taularatuko dutenak.

Obra intimista dela iragarri du Theretek, geldoa eta keinu minimalistetan oinarritua. Sorkuntzaren gai nagusia dantzariaren gorputzaren eta gorputz-memoriaren zahartzea da.

Oroitzen naiz...

Koreografia:

Mizel Theret

Dantzariak:

Jean Nesprias, Philippe Oihanburu eta Koldo Zabala

Datak:
  • Irailak 29, osteguna, 20:30ean: Biarritz, koliseoa.
  • Irailak 30, ostirala, 20:30ean: Biarritz, koliseoa.
  • Urriak 1, larunbata, 20:30ean: Biarritz, koliseoa.
  • Urriak 2, igandea, 16:30ean: Biarritz, koliseoa.
  • Urriak 4, asteartea, 20:00etan: Donostia, Antzoki zaharra.

Donostiako emanaldiaren ondoren, solasaldia izango da Mizel Theret koreografoarekin eta dantzariekin.