Dokumentuaren akzioak
Euskaldunak eta Dantza 7. jaialdia
Aurreko ekitaldietatik haratago doa Euskaldunak eta Dantza 7. jaialdia. Euskadunek koreografiatu eta dantzatutako dantza, eta gainera, enkarguz eta aparteko eran, balletaren munduko tenpluetako batean garatua: Royal Opera House, Londreseko Royal Balletaren egoitza nagusia. Euskaldunak eta Dantza galaren zazpigarren ekitaldiaren gailurra "Kai" lanaren estreinaldia izango da. Itziar Mendizabala eta Johanes Stepanek izango dira dantzariak, Royal Balleteko dantzari bakarlariak biak ala biak. Koreografia Jon Ugarrizak prestatua da, eta Juan Karlos Perez-en Lau teilatu eta Mikel Laboaren Baga, biga, higa izango dira balletaren doinua. Azken hori, Iralabarriko San Antonio abesbatzak kantatuko du.
MIkel Laboaren oroitzapena ere bizirik izango da Jon Ugarriza beraren "Txoria txori" lanean, Menzibal-Stepenak bikoteak dantzatuko duena. Horrez gain, jaialdiaren ekitaldi honetan Javier Amo bilbotarrak parte hartuko du, Municheko Operako Balleteko lehen bakarlaria denak, eta "Tchaikovsky Pas de Deux" dantzatuko du, konpainia bereko Maira Fontes brasildarra bikote duela. Jose Limone-en "Chaconne" bakarkako dantza ere egingo du Amok.
Gainera, Beatriz Perez eta Roberto Hernandez, gaur egun Aretoko Dantzen munduko ranking-ean bigarren direnek parte hartuko dute. Beren taldearekin batera "urrezko aroaren" tangoa eskainiko dute, Shostakovich-en musikan oinarritua.
Euskadiko Bizkaiko erako aurresku txapeldunak, Arkaitz Pascuas-ek ohiko agurrarekin hasiko du jaialdia, Andoni Arestiren koreografia "Zuretzat amama" dantzatuz, Andoni Aresti Dantza taldea eszenatokian dela. Ondoren, "Fusion" eskainiko du talde berak, euskal dantza tradizionala eta dantza estilizatu espainola uztartzen dituena.
Bilbo Hiria dantzari gazteen 5. Sariaren irabazle bezala, Maider Gonzalez durangarrak "Mascherata" eskainiko du, Carolina Chicoren koreografiarekin.
Euskalduna Jauregiaren auditorioan burutuko da ikuskizuna datorren urriaren 29an, 20:00etan, zuzendari artistikoa Andoni Aresti duela. ABBEren filosofiaren bandera-ontzi bihurtuta, eta ikusle eta kritikaren babesak bermatzen duen kalitate zigiluarekin, Euskaldunak eta dantzan jaialdian hainbat euskal dantzari handik parte hartu du aurreko ekitaldietan, besteak beste Igor Yebra, Lucia Lakarra, Alicia Amatriain, Asier Uriagereka, Itziar Mendizabal, Iker Murillo, Oihane Herrero, Mikel Jauregui, Jon Vallejo, Elvis Val, Ander Zabala, Amancio González, Verónica Villar, Amaya Ugartetxe eta Leyre Castresana. Jon Ugarriza eta Juan Carlos Santamaria moduko euskal koreografoek ere izan dute tokia bertan.
Sarrerak, 10, 20, 25, 30, 35, 40 eta 55 euro bitarteko prezioekin, txarteldegian erosi daitezke, edo internet bidez, BBKren zerbitzuaren bidez.
Euskaldunak eta Dantza 7. Gala
- Antolatzailea: Asociacion Bilbao Ballet Elkartea.
- Koreografiak: "Zuretzat ama" (agurra), "Mascherata", Txoria txori, "Tchaikovsky Pas de Deux", "La edad de oro" (tangoa), "Chaconne", "Fusión" y "Kai".
- Dantzariak: Itziar Mendizabal eta Johannes Stepanek/ Javier Amo eta Maira Fontes/ Beatriz Perez, Roberto Hernández eta bere dantza taldea / Arkaitz Pascuas eta Andoni Aresti Dantza/ Maider González.
- Tokia eta data: Euskalduna Jauregiko entzutegia, urriaren 29an, 20:00etan.
Dokumentuaren akzioak