Dokumentuaren akzioak
Beskoitzeko Oinak Arin taldearen 50 urteurrena
1961an sortu zen Bekotzen Oinak Arin dantza taldea. Noel Gezanburu izan zuen taldeak lehen lehendakaria, eta Koldo Zabala, Betti Betelu eta Claude Iruretagoiena dantza-maisuen irakaspenekin osatu zuen errepertorioa. Lapurdiko inauteria birsortzea izan da Oinak Arin-ek Beskoitzen egindako ekarpen interesgarrienetakoa, hogeitamar urteren buruan erabat errotua dena.
Kanalduderen erreportajean Gerar Moustirats Oinak Arin-eko lehendakari ohia, Jean-Raymon Mailharrancin gaur egungo lehendakaria, eta Katixa Lajaunie dantzariaren hitzak bildu dituzte, garai bateko emanaldien argazkiak eta urteurreneko ospakizunen barruan egindako emanaldi bereziaren irudiekin batera.
Hona hemen Kanaldudek prestatu duen erreportajea:
Dokumentuaren akzioak