Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Deustuko andreen aurreskua plazan eta sarean
Igande honetan, martxoaren 17an, dantzatuko da Bilbon, San Pedro plazan, Deustuko andreen aurreskua. 1999. urtean berreskuratu zen soka-dantza hau, Iñaki Irigoienek bildutako dokumentazioan oinarrituta, eta Bihotz Alai dantza taldearen eskutik. Aurtengo ekitaldirako webgunea estreinatzen du Deustuko andreen aurreskuak.

Dantzaren bihotzeraino
Dantzaz Konpainiak, Libre Destino bidai-agentziarekin batera, abentura berri batean parte hartzera gonbidatu nahi zaitu: Hurrengo apirilaren 12an, gurekin bidaiatu Soustonsera (Landetan), "Arte-An"gure ikuskizuna ikustera. Bidaian zehar, konpainiarekin ezagutzeko eta solasteko aukera izango duzue, zuentzako entsegu berezian egongo zarete eta emanaldia ikusiko duzue. Dantzaz beteriko eguna! Espero dugu zuen gustoko ideia izatea, baita zuen lagunena ere!

Maria Elena Arizmendi Amiel, euskal dantza eta jantzien ikertzailea
"Vascos y Trajes" bi liburuki mardulak argitaratu izanagatik ezagutzen da batik bat Maria Elena Arizmendi, baina horrez gain, dantzari, dantza sustatzaile, koreografo eta dantza eta jantzien ikertzaile eta bultzatzailea izan zen. Ravel-en Boleroa edo Pasaiako batelerak dantzan jarri zituen, eta hainbat lan eta hitzaldi egin zituen dantza eta jantzien inguruan.
Udaberriko dantza ikastaroak Gipuzkoako dantza profesionalen elkartearekin
Vincent Gros-ekin dantza klasikoa, Nicholas Ricchini-rekin dantza garaikidea eta jazz-a eta Beatriz Morales-ekin flamenkoa dira Gipuzkoako Dantza Profesionalen elkarteak 2013ko udaberrirako antolatu dituen dantza ikastaroak. Hona hemen apirilaren 2tik 6ra egingo diren ikastaroei buruz informazioa:

Nik ere babesten dut dantzan.com
Duela hilabete batzuk dantzan.com martxan jarri ahal izan bazen ere, honen jarraipena ez dago inola ere ziurtatua. Ahaleginak ahalegin, diru-iturriak murriztu dira, eta egoera honen aurrean, inguruan bildu garen babes-taldekook beharrezkotzat jo dugu gure babesa ekonomikoa ere izan dadin urratsa ematea.
Dantzaz konpainiaren audizioa
Dantzaz-ek datorren denboraldirako audizio bat antolatu du, bere lehen enplegurako plataforman postuak lortzeko, eta bere Mugi errendimendu handiko zelularentzako. 2013ko apirilaren 7an izango da, Donostiako Artelekun, 12:00etan.

Oriz-eko putti dantzariak ikusgai
Nafarroako Museoak deialdi berezia egin du, Escena jaialdiarekin bat eginez, eta jaialdiko ekitaldiren bat ikusteko sarrera dutenek Museoan sartu eta Oriz-eko putti dantzariak ikusteko aukera izango dute.

Igor de Quadra dantzaria Txokolatea eta Bizkotxoak ekimenean
Hilean behin sortzaile bat gonbidatzen dute eta berarekin luze eta zabal jarduten dute. Horixe da "Txokolatea eta Bizkotxoak" Bilbon burutzen hasi den ekimenaren muina. Harkaitz Cano eta Hedoi Etxarte izan dira urtarrilean eta otsailean, eta martxoaren 5ean Igor de Quadara, dantzari eta koreografoa izango da bertan.

Ertza: N.A.N.en aurrestreinaldia eta Asier Zabaletaren mintegia
Martxoaren 2an, Errenteriako Niessen aretoan egingo du Ertza konpainian bere azken lanaren aurrestreinaldia. N.A.N. izeneko lanean Asier Zabaletak nortasuna eta nazionalitatearen gaiari helduko dio dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz. Bestalde, mugimendutik abiatuz pertsonaiak eraikitzeko prozesuaren inguruko mintegia gidatuko du Asier Zabaletak berak Dferia jaialdian.

Iruñeko San Lorentzoko dantzariak Parisen arituko dira asteburuan
Pariseko Euskal Etxeak gonbidatuta, egunotan Parisen ospatzen ari den Nekazaritzaren Nazioarteko Biltzarrean dantza emanaldia eskainiko dute Iruñeko San Lorentzoko dantzariek eta gaitariek. Pariseko Euskal Etxeko dantza taldeari dantza ikastaro bat eskainiko diote bide batez.
Dokumentuaren akzioak