Dokumentuaren akzioak
Carmen de las Cuevas: "Badago zerbait dantzan, indarrez bultzatzen duen jendea dugu atzetik"
Carmen de las Cuevas
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea
Gure aldetik interes handia daukagu topagune honetan parte hartzeko, horren erakusgarri gure elkartetik, zuzendaritza taldeko sei kideetatik lau lagun etorri garela.
Elkartea
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea 1982. urtean sortu zen. Ni neu iritsi berria naiz, baina elkarteak 30 urteko historia dauka, 30 urte dokumentatuak. Fondo dokumental garrantzitsua daukagu. Alde batetik bestera ibili gara 28-29 urtez, eta orain bi urtetik egoitza dugu. 30 urteko ibilbidean 106 bazkide ditugu, horietatik gaur egun jardunean 67 ditugu. Bazkide hauek oso aktibo eta proaktiboak dira.
Dantzaren hilabetea dugu gure erakusleihoa nagusia, ez bakarra, baina bai entzutetsuena, eta hilabete horretan 25 akademiak aurkezten dituzte beren ikasleak eta lanak. Horrek esan nahi du 400 ikasle, 30-35 koreografia, inguru direla, ardura eta txukuntasun handiz aurkeztuak, ilusioz beteta, eta jarduera distiratsuenean, Kontxako barandan, 1200 parte hartzaile izaten dira. Badago zerbait dantzan, jendea dugu atzetik eta indarrez bultzatzen duen jendea gainera.
Ikastaroak
Etengabeko formaziorako Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundariaren diru-laguntzak jasotzen ditugu, eta Donostiako Udalak laguntzen digu hainbat ekitalditarako, trukean guk haiei lagunduta ere. Urte osoa dantzan, lanean gaude. Eguberrietan ikasleen formazio ikastaroa izaten dugu. Elkartearen sorrera garaitik egiten da, 1982 urtean, lehen bultzada horretan 9 lagun elkartu ziren: Jose Miguel Orbelzu, Josefa Lacoste, Peter Brown, Agueda Sarasua, Purificación Perez, Conchi Aranburu, Maria Teresa Fagoaga, Menchu Medel eta Elvira Ubierna. Bederatzi horietatik gaur egungo 67etara iritsi gara, eta hor jarraitzen dugu matraka ematen, ez gara nekatu.
Jatorrian profil klasikoa zuen elkarteak, baina gaur egun gure bazkideek bultzatzen dituzte modalitate guztietara irekita gaude. Eguberriko dantza ikastaroetan klasikoa, garaikidea, jazza eta flamenkoa izaten dugu, eta 200 ikasle inguru izaten ditugu matrikulatuta. Apirilean, udaberrian, Pazko astean inguruan izaten da beste ikastaro eskaintza bat. Dantzagunearen laguntza eskertzen dugu, aretoak uzten dizkigulako, gela bikainak dira gainera.
Ikastaro horien antolaketan gure lana honakoa izaten da. Irakasle egokiekin kontaktuan jarri eta gure ikasleei ekarpenak egingo dizkieten irakasleak ekartzen ditugu. Gure bazkideek beren ibilbide profesionalean ezagutu dituzten irakasleak ekartzen ditugu. Ehun ikasle inguruk parte hartzen du ikastaro hauetan. Ikasle gaztetxoak etortzen dira, baina baita ikasle-ohiak ere bai, gaur egun konpainia profesionaletan daudenak, eta eguberrietan bereziki, oporretan daudela aprobetxatuz ikastaroetara etortzen dira, ikastaroei maila oso altua emanez, irakasleek eurek aitortzen dutenez.
Hobekuntza ikastaroak ere egiten ditugu, argiztaketa, dantzaren biomekanika,... Gure bazkideek egiten duten edozein eskaera erantzuten saiatzen gara. Antolaketa aldetik horrek dakarren guztiarekin. Ikastaro baten antolaketa lana da, proposamena egin, adostu, irakaslearekin kontaktatu, egoitzak, logistika... Gure bazkideen eguneroko kudeaketan lagungarri izango diren ikastaroak eskaintzen saiatzen gara. Bazkideek ez dira eskolak ematera mugatzen. Miresgarriak iruditzen zaizkigun emanaldiak antolatzen dituzte.
Dantzaren Hilabetea
Guri antolatzea dagozkigun emanaldiak Dantzaren Hilabeteari dagokionak dira. Dantza eskolen erakusketa antolatzen dugu, dantza kalera ateratzen dugu apirileko asteburu bakoitzean,.... Batzordean gaudenok bizitza bikoiztua daukagu, ez dugu azpiegitura profesionalik, dantzarako bizi gara, bakoitzak gure bete-behar profesionalak ditugu, eta hiilabete horretan gure jarduerek ez dute atsedenik, ekin eta ekin jarduten dugu... Gure ordaina egindako lanarekin jendea gustura geratzea da, erantzuna ona izan dela, antolaketak funtzionatu duela, jendeari gustatu zaiola.
Gure ekoizpen izarra, eta horretan Donostia Kulturari eskertu behar diot eskaintzen duen laguntza, Dantzaren Hilabetea eta Dantzaren Nazioarteko Eguna. Antolaketa eta kudeaketa lan handia eskatzen du. Han eta hemen ditugun kontaktuak baliatzen ditugu, urtero apustua egiten dugu, dantza mailarik altuenean jartzeko apustua. Pozik gaude egiten dugun lanarekin, gustatzen zaigu egiten dugun, baina ziurtatzen hustu egiten garela.
Eta gustatzen zaigu beste gauza bat sariak ematea da, eta horretan daukagu gai honetako lankidea, Iratxe de Arantzibia, sarien alma-materra. Gure kideak saritzen ditugu, hangoekin eta urrutikoekin pentsatu beharrean gure artetik ateratzen direnak aipatzeko modukoak iruditzen zaizkigu. Hiru sari mota ditugu: ibilbidea, errebelazioa eta dedikazioa. Poz handia ematen digu honek.
Erronkak
Zer egin nahi dugun, kosta ala kosta, murrizketak gora behera. Formazio eta ekoizpen artistiko eskaintzarekin jarraitu nahi dugu, zubiak eta harremanak sortu nahi ditugu, zenbat eta gehiago bildu eta ahotsa entzun arazi, dantzaren munduari arreta gehiago jarriko zaion itxaropenarekin. Presentzia gehiago izan nahi genuke dantzaren kudeaketa eta ebaluaketa jarduera hauetan. Gure datuak agertu dizkizuet eta uste dut potentzial garrantzitsua mugitzen dugula.
Dokumentuaren akzioak