Dokumentuaren akzioak
Iker Tolosa: Dantza, Donostia 2016 kultur hiriburutza proiektuan
Iker Tolosa
Donostia 2016
2016 kultur hiriburutza proiektutik gatoz, bertan dantzak izango duen presentziaz hitz egiteko. Kultur hiriburutza proiektuak ez du kultur olinpiaden tankerako formatua hartu nahi, ezta programazioari begira diseinatutako urte bat izan nahi, nolabait, prozesuetan oinarritu nahi da eta bereziki bere gain eta bere barne hartzen dituen alor tematikoak lantzeko tresnak aktibatu nahi ditu. Zentzu horretan proiektua hiru atal tematikotan banatuta dago, Itsasargi izena hartu dutenak: Bizitzaren Itsasargia, hotsena eta topaketen edo bakearen itsasargia. Gure helburua bai dantza eta bestelako lengoaia artistikoak bloke tematiko horietan dauden gaiak lantzeko tresnak izatea da. Alegia, elkarbizitzaz hitz egiten badugu, genero ikuspegiaz, mugikortasunaz, belaunaldi artekotasunaz... Hainbat gai daude gure proiektuan jasota eta horiek lantzeko tresnak izatea da helburua, bai dantza, bai beste arte eszenikoak, bai beste disziplina guztiak.
Dantza eta 2016
Dantzari begira, bi arlo edo ataletan izango du presentzia. Arloetako bat izango da, dantza tresna bezala, lengoaia artistiko bezala, proiektuan jasota dauden gaiak lantzeko. Proiektuan jasota daude ekimen batzuk: Opera Rock izena zuena, orain kabaret888 izango dena, Sueño de una noche de verano, 5 dias para avanzar,... proiektu guzti horietan, esan bezala, dantza tresna da. Gure asmoa ez da dantza ikuskizunak programatzea, egongo direla ere noski 2016 programazioan denetarikoak izango dira, baina proiektuaren helburua da lengoaia artistikoak gaiak jorratzeko tresna izatea.
Pagadi sistemaren barruan, arte garaikideari zuzendutako programaren barruan, lengoia artistikoen esperimentazioari begira, dantza normatibotik haratago dihoazen gorputza-denbora-espazioa ikerketan presentzia izango du. Bigarren atal bezala, dantza beste disziplina batzuekin batera, hazitegiak sistemak izango du bere garapen garrantzitsua.
Hazitegiak sistema
Egungo krisiak gure jarduna berrasmatzera behartzen gaitu, eta Hazitegiak kultur sistemaren hiru oinarriak, alegia, publikoa, edo pubikoa baino gehiago, gizartea, sortaileak eta instituzioak, ekipamenduak, programadoreak, hiru atal horiek harremanetan, dinamizazioan jarri nahi dituen sistema da. Lan handia egin da eta egiten da sorkuntzen emaitzei begira, ikuskizunak programatzeari, ikuskizunei zabalpena emateari, publikoa gertutaratzeko... Eta askotan ikuskizun emaitza horietarako iristeko bidean dauden prozesu guztiei ez diegu etekina ateratzen.
Hazitegiak sistemaren helburua sortzailea eta gizartearen arteko zubi-lan bat egitea da. Zubi-lan bat sorkuntza prozesu horiek iruditzen zaigulako aberastasun handia dutela, eta tresna ezin hobea izan daitezkeela biharko sortzaile eta publikoak sortzeko. Sistema honek arreta berezia jarri nahi du hezkuntza alorrean, biharko publiko eta sortzaileei begira. Helburua da, lurraldean ditugun ekipamenduak eta sortzaileak harremanetan jarri, ekipamendu horiek, difusiora zuzentzen diren ekipamendu horiek, urtean behin edo bitan, sorkuntza prozesuak bere baitan jaso ditzaten, eta sorkuntza prozesu horiek gizartearekin harremanetan jartzea. Dinamika desberdinen berriz: bitartekaritza artistikoaren bidez, inguruko ikastolak, inguruko nagusien erresidentziak, talde amateurrak, plazara ateratzea...
Ez da ezer berria, ez gaude ezer asmatzen, Europa mailan aspaldi egiten da, gurean ere, Arbelak Mugituz, norabide horretan dago, Dantzaz konpainia ere horrelako dinamiketan lanean ari da. Gure ekarpena, sistema honen baitan, norabide horretan kokatu nahi dugu. Sorkuntza eta gizartea gerturatzea, ez bakarrik akordatzea gizarteaz antzoki bat betetzeko behar ditugunean, baizik eta azken emaitza horretaraino iritsi arte dagoen lan guzti hori, nolabait gizarteratzea. Sinesten dugulako gizartearen sektore handi batek ez duela bestela inoiz, ez dantzarekin ez beste batere adierazbidekin, harremanik izango. Beraiengana jo behar dugu, eta modu horretan lortuko dugulako biharko publikoak eta biharko sortzaileak laguntzea.
Nola aplikatuko den
Errealitate oso ezberdinak daude, ez da formula bakar bat egongo. Garbi dugu harreman pertsonaletan eraiki beharko den sistema bat izango dela. Lidergo pertsonalek garrantzi handia izango dute, bai kultur teknikarien arloan, bai sortzaileen arloan, baina baita gizarteko beste eragileen arloan, dela irakasleak, e.a. Beste eragile horiek, denek bultzatu beharko dute prozesu, dinamika eta topaketa hauek gertatu daitezen, eta guk, 2016 bezala, hor egingo duguna da horiek akuilatzea, horiek laguntzea da. Bai sorkuntzak babestuz balibabideetan, beste erreferentzia batzuk ekarri, sortzaile eta eszenario horiek elkartzeko, bai hitzaldiak, bai foroak, bai ikastarotxoak antolatuz... Sare lana indartuz. Ez gatoz inoren lana egitera, osagarri izatera gatoz. Garaiotan elkarlana eta konpenetrazioa inoiz baino beharrezkoagoa izango da eta gure lana hor dago. Norabide berdinean bultzatzeko gatoz.
Aukera bat dugu kultur hiriburutzarekin kanpora leihoak zabaltzeko, eta sorkuntza sistema honetan ere kanpoko sortzaileak ere erakartzeko, gure sortzaileekin elkarlanean aritzeko, gure sortzaileak kanpora ateratzeko,... Dela Etxeparekin elkarlanean, dela beste eragileekin elkarlanean. Formulak anitzak izango dira. Izan daitezke konpainia egoliarrak, behinbehineko sorkuntzak erresidentzian hartzea urtean behin, izan daitezke sorkuntza fabrikak... Eta guzti horien baturaren ondorioz lortuko dugu aurrera begira nahi dugun panorama berri hori.
Dokumentuaren akzioak