Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Imanol Arana: "Dantzaren lau erronkak une honetan Eszenika, ekoizpena, dantza tradizionala eta dantza zirkuitoa babestea dira"

Dokumentuaren akzioak

Imanol Arana: "Dantzaren lau erronkak une honetan Eszenika, ekoizpena, dantza tradizionala eta dantza zirkuitoa babestea dira"

2013/05/16 12:14
Imanol Arana: "Dantzaren lau erronkak une honetan Eszenika, ekoizpena, dantza tradizionala eta dantza zirkuitoa babestea dira"

I. Dantza Jardunaldia, 2013-05-10.

Imanol Arana
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko musika eta dantza teknikaria

Nire asmoa da datuak ematea, zehatz-mehatz eta biluzik, aurrekontuak eta datuak emango ditut, eta horren arabera egingo dut errepasoa, azken urteotan Eusko Jaurlaritzatik burutzen ari garen programa eta ekintzen errepasoa. Laburpen bat da, oinarri hartu dut 2012 urtea, baina tarteka ere emango ditut 2013rako ditugun erreferentziak. Nahiz eta aurrekontu luzatuak izan, asmoa da, zegoen proiektua bere horretan betetzea. Kultura sailaz ari naiz, badakizue orain Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntz Politika garela, baina gure erreferentzia da Kultura saila eta Kultura sailburuordetza, eta zehazki Kultura sustatzeko zuzendaritza.

2012an lau lerro

  • Dantza sustatzeko diru-laguntza deialdia: 300.000 €.

  • Diru-laguntza izendunak. 240.00 €. Hau da aurrekontu proiektuan agertzen diren diru-laguntzak, izen-abizenekin, zenbait elkarte, e.a.

  • Bestelako deialdiak (jaialdiak, sorkuntza-lantegiak). 147.000 €. Badaude deialdi batzuk, nahiz eta dantzakoak zehazki ez izan, eragina daukatenak dantza alorrean. Horiek ere kontuan hartu behar dira zenbakiak egiterakoan.

  • Programa zuzenak. 205.000 €. Guk zuzenean bultzatzen ditugunak gure diru-aurrekontuekin. Ez dira diru-laguntzak, baizik eta guk gastatzen duguna zenbait programatan.

  • Kulturaren planarekin lotutako ekintzak. 24.000 €. Kultura plana esfortzu konpartitu baten emaitza da, erakundeen artean eta sektorearekin, urte nahiko daramagu lanean, bilera pila bat... Baina bere fruituak ematen ari dela argi dago. Gastua txikia da, baina gero esplikatuko dut zergatik, nolatan, eta zein puntutan dagoen.

Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko musika eta dantza teknikaria. Donostia, STM, Dantzagunearen I. Dantza Jardunaldia. 2013-05-10.Guztira: 915.780

Orain hauek apur bat desglosatzen hasiko naiz.

Dantza sustatzeko diru-laguntza deialdia: 298.000 €

Ematen dizuet 2012ko kopurua. Ez dut konparaketarik egiten, Kultura saileko aurrekontuarekin, e.a. Badakit norbaitek aterako duela azkenean, baina hauek dira datuak. Ia 300.000 €, lau modalitaten banatuta.

  • Koreografia sorkuntza: 27.000 €. Deialdi txikia da hau, pieza laburren sorkuntza laguntzen duena. Iaz 27.000 € gastatu genituen 3.000 €-ko 9 laguntzatan. Txikia da, baina esanahi berezia du sektorean, hurrengo urtean egiten den beste jarduera bati oso lotuta dagoelako, orain bertan Dantzan Bilaka izena duena, eta sortzaile gazteentzat haztegi txiki bat modukoa da. Gehienetan hasten ari diren sortzaileek parte hartzen dute bertan, ez beti, batzuetan eskarmentudunek ere parte hartzen dute. Pieza labur bat sortu eta hurrengo urtean sorkuntza koreografikoaren inguruan egiten diren ekitaldi batzuetan parte hartzeko aukera ematen du. Sorkuntza eta ekoizpen profesional bat izan daitekeenaren entsegu moduko bat da, neurri txikian, baina jendaurreko aurkezpen eta feedback-arekin borobiltzen dena. Kopuru txikia da beraz, baina sektorean interes eta erreferentzialtasuna adierazgarria dauka.

  • Konpainien sendotzea: 90.000 €. Pentsatuko duzue horrekin ez dugula ezer sendotzen, eta baliteke horrela izatea. Iaz bi laguntza eman ziren, 73.000 € eman ziren. Hor sobran egon zen dirua ekoizpen modalitatera pasatu zen, eta hor banatu ziren 116.000 €.

  • Ekoizpena: 100.000 €. Banatu ziren 116.000 €. Iaz inoiz baino eskaera gehiago izan ziren, hamabost proiektu aurkeztu ziren eta zortzi laguntza eman ziren. Bataz beste 14.000 €, 25.000 €-tik 7.000 € bitarteko diru-laguntzak eman ziren zortzi ekoizpen bultzatzeko.

  • Profesionalen formakuntza eta laguntza: 82.000 €. Dantzako profesionalen prestakuntza etengabea bultzatzeko, bai formakuntza kurtso tradizionalak, baina baita ere erresidentzia programak, konpainientzat difusio aktibitateak, eta bestelako jarduerak. Hamabi proiektu lagundu ziren iaz. Hiru probintzietako hainbat eskola, hainbat erakunde, hainbat elkarte, jasotzen dute hortik, eta gainera ekimen inportanteak.

Biretako kopurua kenduta dago, atal hori momentu honetan Etxeparek kudeatzen baitu. 2008an igoera nabarmena egon zen, sendotzeko modalitatea sartu zenean diru berriarekin, eta gero 2010 eta 2012 artean, murrizketak direla eta %17 jaitsiera egon da, nahiko nabarmena. 2013rako piskatxo bat igo da, beraz, mantendu egiten da, 300.000 € deialdi honetan, beraz, gutxienez ez da izan jaitsierarik. Deialdia espero dugu ekainean ateratzea.

Diru-laguntza izendunak 2012: 240.000 €

  • ADDE: 28.000 €.

  • Dantzaz 76.000 €

  • EDB: 29.000 €

  • Elai-Alai Nazioarteko Folklore Jaialdia: 43.000 €

  • La Fundicion: 64.5000 €


Bestelako deialdiak 2012: 147.000 €.

Sorkuntza lantegiak aipatu behar ditugu hemen. Horien artean badira bi proiektu dantzarekin oso lotutakoak:

  • Azala:  53.000 €
  • Muelle3

Jaialdien deialdian berriz, dantzako 5 proiektuk jaso zituzten iaz laguntzak, nahiko sinbolikoa, guztira 13.000 €,

Programa zuzenak 2012. 205.000 €

Guk zuzenean egiten ditugun hainbat ekintza.

  • Dantzan Bilaka. 40.000 €. Geurea da guztiz programa, osoa, nahiz eta ADDE dantza elkartearekin lan egiten dugu erabat. Aurreko urteetan dantza sorkuntzarako laguntza jaso duten koreografoekin lantzen da programa hau.

  • Dantza Zirkuitoa. 40.000 €. Hau gero bereziki aipatuko dut bere garrantziagatik.

  • DFeria-Dantzan. 19.000 €. Donostiako Dferia jaialdiarekin dugun programa euskal produkzioak aurkezteko kontestu horretan.


Kulturaren planarekin lotutako ekintzak 2012. 24.000 €.

Oso garrantzitsua da, debateak, hortik azken zortzi urtetan hainbat eta hainbat gauza egin dira, hainbat diru gastatu dira, estudioak egin dira, mapak egin dira, diagnostikoak, asko beharbada zapuztuak,... Baina hortik atera dira ondorioak, eta uste dut Dantzagunea eta gaurko jardunaldia bera froga direla zerbaiterako balio izan duela behintzat. Gipuzkoako Dantzagunea martxan dago,  Bizkaikoa ere bai... Iaz, zuzenean guk gastatutakoa izan zen:

  • Maparen eguneraketa eta koordinaziorako ereduen analisia: 18.000 €. Hori laster aurkeztuko zaio sektoreari, eta hemendik espero dugu berriz ere martxan jartzea Diputazioen eta Jaurlaritzaren arteko koordinazio sarea. Nik uste dut hortik konklusio interesgarriak aterako direla.

  • Dantza Dokumentazioa Eresbil. 6.000 €. Dantza tradizionalaren artxiboarena oso gai mingarria da sektore horrentzako. Azken urteotan Eresbil egiten ari da behin-behineko lan bat dantza tradizionaleko dokumentazioa jasotzen, eta horretarako gastatzen dugu 6.000 € eta beraiek nahiko ondo aprobetxatzen dute. Iaz egon zen partida bat konprometitua azkenean gauzatu ez zena. Pena izan zen, ze badaude artxibo batzuk oso egoera larrian daudenak, eta aurtengo lehentasunetako bat izan beharko da.

Dantza garaikidearen zirkuitoa 2005-2012

2005. urtean jaio zen, helburu oso argiekin. Dantza garaikideari exhibiziorako eremu egonkor bat eskaintzea euskal konpainiei, dantza garaikidearen programazio babestu, garaikidea zentzu zabalean ulertuta, gaur egungo sorkuntza eta ekoizpenak. Antzokietako  programazioetan leku txikia zuten euskal ekoizpenei zabalkunderako eremua eskaintzea zen helburua.

Zortzi urte daramatzagu programa honekin, urtero ebaluatzen da programa eta helburuak eguneratzen joan dira. Kultura sailaren proiektua da Sarea antzoki sarearen bidez bideratzen dena. Helburu batzuk betetzen ari dira, eta beste puntu beltz batzuk ere badaude oraindik, programazioari dagokionez, krisi garaiotan zer esanik ez.

Hona 2012ko datuak:

  • 20 antzoki
  • 26 konpainia (18 Euskadikoak)
  • 31 ikuskizuan (23 euskaldunak)
  • 59 emanaldi (47 euskaldunak)
  • 7600 ikusle (13 emanaldi falta dira kontabilizatzeko)
  • 165 ikusle media emanaldi bakoitzeko
  • 297.000 € kostea
  • 124.000 € Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza. Katxeen beste zatia eta ekoizpen gastuak Udalek jartzen dituzte. Beraz, Eusko Jaurlaritzak heren bat estaltzen du, gutxi gora behera, gehi Dantza Zirkuitoaren difusio kanpaina espezifikoa.


SAREAn egiten diren ekitaldi guztiak kontuan hartuta, dantza ekitaldiak %10 dira, eta dantza ekitaldi horietatik %33, heren bat Dantza Zirkuitoari dagozkio. Dantza programazio osoa ez da Dantza Zirkuitoa. Dena den, Dantza Zirkuitoa dela eta, ADDE eta Sarearekin lanean hasita gaude, urte guzti hauetako lanaren ebaluaketa sakonago bat egiteko.

Azkenik, esan nahi dut Eusko Jaurlaritzatik oso argi dugula dantzaren lau erronkak zeintzuk diren une honetan:

  • Eszenika: Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola. Azken berria da geldirik dagoela, momentuz, proiektua ez dago suspendituta, ez noski, baina geldi dago. Hori da dugun azken albistea.

  • Ekoizpena. Gehiago babestu ekoizpena, diru-laguntzak urriak dira.

  • Dantza tradizionala babestu, eta hori izan behar da erakundeen arteko kolaboraziotik.

  • Zirkuitoa. Ekoiztu ez erakusteko, hori ez doa inora, eta argi dago zirkuitoa puntu klabeetako bat dela.